Bilbao Arte Sakratua, apirilaren 9tik 16ra Bilbon

Bizkaie! 2019-04-01 09:50   Musikea

Bilboko Korala, She’Koyokh, La Grande Chapelle, Singer Pur eta Conductus Ensemble dira aurtengo programazinoko taldeak.

Bilbao 700 Fundazinoak Bilbao Arte Sakratua (BAS) jaialdiaren hamabosgarren edizinoa antolatu dau Egurra eta soka izenburupean. Aurten naziNoarteko ospea daben tradizino handiko taldeek parte hartuko dabe jaialdian, Atxuriko Gizakunde Eleizan.


Egitaraua:

- Musikea eta espazioa (Apirilaren 9an, 20:00etan):

Bilboko Koralak txangoa dakarsku XIX. mendetik gaur arteko musika polikoral espiritualean barrena. Txango horretan lagun izango dogu organo eroangarri bat, Otxandioko organo-jole Sergio del Campok egina, eleiz musika koralagaz hain estu lotutako Euskal Herriko organogintza tradizinoaren erakusgarri. Kontzertu honetako errepertorioko piezek begiraldia bat emoten deutsie iraganari.

Denporaldiz denporaldi, talde honek emonaldi ugari eskaintzen ditu, bai uriko auditorio handietan (Euskalduna Jauregian, Arriaga Antzokian edo Campos Elíseos Antzokian), baita sarrera libreko espazioetan, herritar guztiakana hurreratzeko aukereagaz. 100dik gora kidegaz, bidelagun izan ditu Espainiako orkestra ia guztiak, baita nazinoarteko orkestra ospetsuenak.

Maialen Díez, Loli Hernández eta Estíbaliz Sánchez sopranoak be tartean izango dira Alberto Saez orhabisteagaz batera. Zuzendaria, barriz, Enrique Azurza izango da.


- Bihotzak naraman lekuraino (Apirilaren 11n, 20:00etan):

She’Koyokh nazioarteko talde birtuoso, moldakor eta saritua da, zazpi musikariz osotua eta Klezmer musika nahiz Balkanetako eta Turkiako musika tradizionala joten dituana. She'Koyokh taldea mundu osoan ibili da kontzertuak eskainiz Amsterdameko Concertgebouw aretoan, Alemania, Hungaria, Polonia, Zipre, Espainia eta Norvegiako hainbat jaialditan, Fuerteventurako WOMAD UK, WOMAD jaialdian, Sziget eta Pannonica-ko jaialdietan, Madrileko Juan March Fundazinoan, Londresko Southbank Centre jaialdian, Aldeburgh-eko Snape Proms jaialdian... Eta zuzeneko emonaldiak be eskaini ditu BBC irratian. Talde hau 2001ean sortu eben, Musika Judutarraren Institutuak emondako Millennium Award sari baten laguntzaz eta 2008an lehen saria irabazi eben Amsterdameko Musika Judutarraren Nazinoarteko Jaialdian.

Taldeko kideak dira: Çigdem Aslan, ahotsa; Susi Evans, klarinetea & gaida; Meg Hamilton, bibolina; Zivorad Nikolic, eskusoinua eta ahotsa; Matt Bacon, gitarristea & kaval-a; Paul Moylan, kontrabaxua; eta Christina Borgenstierna, perkusinoa.

Egitarau osoa eta informazino gehiago hemen.

Sarreren salmentea

Sarrerak 5 euroan salduko dira apirilaren 2tik aurrera Bilbao 700 Fundazinoaren bulegoan (Zabaltegi plazea 11, 1. solairua), eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 17:30era, astelehenetik barikura. Jarlekurik libre geratuko balitz posible izango litzateke sarrerak erostea emonaldiaren egunean bertan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu