Planetearen Ordua, naturea jagoteko konpromisoa erakusteko
2019-03-29 12:58 Pil-pilean2019ko martiaren 30ean, 20:30etik 21:30era, argiak amatetea da WWF-ren proposamena.
Naturearen aldeko Mundu Fondoak (WWF) sustatutako ekimena da Planetearen Ordua, eta Sidneyn (Australia) hasi zan 2007. urtean, klima-aldaketearen kontrako keinu sinboliko legez. Sustatzaileen esanetan, historiako ingurumen arloko mobilizazino handiena bihurtu da, izan be, estadu osoko 220 udalek, 120 enpresak eta 100 erakundek bat egin dabe ekimenagaz.
Aurtengo proposamena argiak amatetea da, WWF erakundea www.horadelplaneta.es webgunean eta sare sozialetan #HoradelPlaneta (#PlanetarenOrdua) sustatzen dabizen gaiari adostasuna agertzeko keinu legez.
Planetaren Ordua. Amatau Naturearen alde, eta bat egin planetearen ordua izeneko ekimenagaz datorren zapatuan, martiaren 30ean, bat egiteko deia zabaldu dabe. Mundu mailako ekimen sinboliko bat da, klima-aldaketeak izan leikezan ondorioez ohartarazoteko. Mundu osoko etxebizitzek eta eraikin eta monumentu ezagunek argiak amatauko ditue bihar ordubetez, iluntzeko 20:30etik 21:30era bitartean; holan, herritarrak, enpresak, udalak eta erakundeak batuko dira, guztien artean, klima-aldaketeari aurre egiteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!