Euskadiko jazz denporaldia zabalduko dauen hitzordu bizkaitarrak 16 saio hartuko ditu
2019-03-29 10:28 MusikeaTalde Lehiaketearen finalean izango dira: Szymonklekowicki Sextet, Claudio Jr. de la Rosa, Marc Martin Trio eta José Ángel Llorente 5et.
Garagarrilaren 3tik 7ra, Julian Lage gitarristea, Kenny Barron pianistea, Paquito D’Rivera klarinete eta saxo-jotzailea, Andrea Motis eta Madeleine Peyroux artistak etorriko dira Getxora.
Garagarrilaren 4an, Julian Lage (1987, Kalifornia) izango da Getxon, etorkizun handiko artistea jazzaren munduan. Jazzaren izen handiakaz alkarlanean ibili da, berbarako Gary Burton, Jim Hall, David Grisman, Béla Fleck eta Charles Lloydegaz. Lau disko egin ditu, horreetako azkena, Love Hurts, pasa dan hilean kaleratu eben.
Jaialdiaren lehenengo egunean Andrea Motis tronpeta-jotzaile eta abeslariak be parte hartuko dau da, etorkizun handiko artista eta estaduko eszenan nabarmendu dana.
Garagarrilaren 5ean, Kenny Barron (1943, Filadelfia) pianistearen txandea izango da. Hamabi urte zituala hasi zan pianoa joten, 1957an, barriz, profesional moduan joten hasi zan eta handik urte gitxira New Yorkera bizitera joan zan. Roy Haynes, Lalo Schiffrin, Ron Carter, Freddie Hubbard, Stanley Turrentinegaz jo izan dau, baita Yusef Lateef, Milt Jackson, Jimmy Heath eta Stan Getzen bandetan be.
Jaialdiaren lehenengo egunean, Andrea Motis tronpeta-jotzaile eta abeslariak be parte hartuko dau, etorkizun handiko artistea eta estaduko eszenan nabarmendutakoa.
Garagarrilaren 6an, Madeleine Peyroux-en txandea izango da, nazinoarteko jazzaren ahots handienetako bat. Madeleine Peyroux (1974, Athens; Georgia) XX. mendeko jazz eszenan sortutako abeslari arrakastatsuena da eta bere ahotsa Billie Holidayarenagaz konparaten dabe.
Paquito D’Riveraren (1948, Marianao; Habana) eskutik amaituko da jazzaldia garagarrilaren 7an. Umetan bakarlari hasi zan joten eta handik urte gitxira Kubako Orkestra Sinfoniko Nazionalean sartu zan. Getxora zazpikotea dakar Cariberian Tour biran sartuta; horretarako, Falla, Albéniz, Rodrigo eta Tarrega konpositoreen piezak eta fado portugaldar onenak latin jazzera moldatu ditu.
Horreez gan, Talde Lehiaketako kontzertuak be izango dira. Aurten, 66 taldek parte hartu dabe lehenengo fasean eta, horreen artean, honako lau honeek hautatu ditu epai-mahaiak finalerako: Poloniako Szymonklekowicki Sextet, Claudio Jr. de la Rosa laukote holandarra eta Espainiako Marc Martin Trio eta José Ángel Llorente 5et.
Sarrera salmenteari jagokonez, maiatzaren 2an hasiko da, ohiko salmenta-guneetan: Kutxabanken orotariko kutxazainetan, www.kutxabank.es webgunean eta Algortako (94 491 40 80) eta Romoko Kultur Etxeean (94 466 00 22) telefonoaren bidez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!