Felipe Etxebarria eta Nacho Alarconentzat 2018ko EuroBasque Kazetaritza Sariak
2019-03-28 13:49 Pil-pileanIkus-entzunezkoen eta prentsa idatziaren ataletan irabazi dabe, hurranez hurran.
EuroBasque, Europako Mobimenduaren Euskal Kontseiluaren 2018ko Kazetaritza Sarien irabazleen barri emon dabe, Europako gaien inguruan igaz plazaratutako lanik onenak autortzeko. Felipe Etxebarriaren ikus-entzunezko pieza bat eta Nacho Alarconen testu bat aukeratu ditue edizino honetan.
Brexitaren gatibu izeneko lana egin eban Felipe Etxebarriak 2018ko abenduaren 19an, EiTBn emitiduteko. Brexitaren negoziazinoaren punturik gatxenak jorratu zituan pieza horretan. Ikus-entzunezkoen atalean irabazi dau EuroBasque Kazetaritza Saria. Etxebarria 1980ko hamarkadatik ibili da nazinoartean, lehenengo ikasle, eta aspaldiko urteotan barriemole.
Bestetik, Europa se hace querer erreportajea idatzi eban Nacho Alarconek 2018ko urriaren 7an, Noticias taldeko egunkarietarako. Modu didaktikoan, Europako Batasunak herritarrentzat sustatutako politika, programa eta baliabide nagusiak azaltzen ditu. Horri esker, idatzizko atalean irabazi dau EuroBasque Saria. Bere ibilbidearen zati handi bat Bruselan pasau dau Alarconek, eta Europako Batasunaren inguruko gaietan aditua da.
Maiatzaren 8an, EuroBasquek antolatutako ekitaldi baten aurkeztuko dira kazetaritzako lan biok. Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren egoitzan izango da, 11:30ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!