Xabier de Felipe bibolin-jole bilbotarra Korean

Bizkaie! 2019-03-28 12:10   Musikea

Bilbotarra eta bere Fabergé Quintet, Koreako Tongyeong International Music Festivalean (TIMF) izango dira.

Betaurrekoduna da Xabier de Felipe | Ikusi handiago | Argazki originala

Datorren zapatuan, martiaren 30ean, gaueko 21:30ean, Tongyeongeko Concert Hallen, Xabier de Felipe biolin-jole bilbotarrak parte hartzen dauen Fabergé Quintetek kontzertua egingo dau, Behzod Abduraimov pioano-jole errusiar entzutetsuagaz batera, Koreako Festibalik inportanteenetarikoan, TIMFestivalean hain zuzen be.

Behin Donostiako Musikenen bere estudioak gaindituta, Xabier de Felipek azken hamar urteotan Alemanian landu dau karrera sendoa, lehenengo Frankfurten, geroago Berlingo Konzerthausen, eta 2014tik hona Hamburguko NDR-Elbphilarmonie Orchester ezagunean eta horreetan 1. biolin izatez aparte, orkestrako bibolin-jole gazteen Tutore be bada.

Fabergé Quintet ospe handiko boskote hamburgotarra dogu, premio ugari jasotakoa, artean ECHO Klassik-2014, Ganbara Musika sailean Alemaniako CDrik onenari emondako saria. Datorren zapatuan ondoko obrak joko ditue:

- Mikalaj Górecki - Overture for Strings (2000).

- Frank Zappa - Three pieces (Korean Premiere).

- Jakub Jankowski - Ofertorium (2004-Asian Premiere).

- Felix Mendelssohn - Piano sextet, op. 110.

TIMFestival - 2019 programazinoan, Fabergé Quintetegaz batera, beste hainbeste artista izendunek joko dabe, besteak beste, Lucerne Symphony Orchestra, Zagreb Soloists, Xavier de Maistre, Korean Symphony Orchestra eta Mischa Maisky.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu