Eibarko Udal Artxiboak atal barri bat zabaldu dau
2019-03-28 09:20 KultureaDokumenturik ezkutuenak gordelekutik atera eta ikusarazotea da asmoa.
Artxiboaren sekretuak atalak Eibarko herriaren iragan urruneko jazoerak dakarz, aspaldiko pasadizo hareek hurreratu eta oraineratuz. Eibartar xumeei jazotako benetako gorabeherak, protagonisten izenak eta bizipenak ezagutarazo eta ahotsa ipinten deutse mikro-kontakizun antzeztuen bidez.
Egoibarrak jakinarazo dauenez, Artxiboaren sekretuak izeneko atal barri honek erakusten deusku gure arbasoek bizi izatea tokau jaken momentu jakin bakotxean zelan jokatu eben salaketa, burruka, istilu, lapurreta, hilketa, itsas-hondoratze eta beste hainbat inguruabar politiko eta sozialen artean.
Hortxe daukaguz Urkizuko errotari andreari jazotakoa; Agustín de Ecenarro botikarioaren ibilerak; Elgoibarko eta Eibarko bizilagun batzuen burruka saioa Arrateko jaietan; Marius Tercé abiadore frantziarrak Eibar gainean egindako hegaldia; Bigarren Errepublikearen aldarrikapena... Azken finean, uriaren iragana osotu eben istorioak eta pasadizoak.
Orain emon dauen pauso honegaz Artxiboak 2015. eta 2016. urtean Eibarko Ser irrati-kateagaz egindako alkarlana berreskuratu dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!