14 kultur ekimen eta eragile autortu ditue IX. Aixe Getxo! sarietan

Bizkaie! 2019-03-28 09:25   Kulturea

Helburua da kultura munduan lan egiten daben personak eta ekimenak saritzea.



Getxoko Udala
k IX. Aixe Getxo! sariak emon ditu bart. Horreen helburua da kultura munduan lan egiten daben personak eta ekimenak saritzea: Arte Eszenikoak zein baloreen hezkuntzara; musika Klasiko zein arkitekturea edo literaturea zein zientzia edo barrikuntzearainoko esparruetan lan egiten dabenak. Ekitaldia, Getxoko Kulturearen munduarentzat urteko topagune bihurtu dana, 20:00etan hasi zan Muxikebarri-Getxoko Kultura, Arte eta Kongresu Zentroaren Areeta izeneko aretoan.

2019ko saridunak:

Epaimahaiak 14 kategoria ezarri ditu goraipamenak egiteko. 2019ko saridunak honako honeek dira:

* Ikusizko eta Ikus-entzunezko Arteak: Eriz Moreno, artistea eta ikertzailea.

* Arte Plastikoak: Ibon Garagarza Berger, sortzaile garaikidea, Zirri Marra eta Bi Hormetara sortzaileetako bat.

* Arte Eszenikoak: Pablo Viar, antzerki, opera eta zarzuela ikuskizunen zuzendaria.

* Musika Klasikoa eta Garaikide”: Pablo de Naverán, biolontxelo-jotzailea.

* Gaur Egungo Musikea: Afrika Bibang, abeslaria.

* Literatura: Ana Iturgaiz, eleberrigile eta liburuzaina.

* Diseinua: Mercules, larruzko osogarrien enpresea.

* Arkitekturea eta Inguru publikoa: Gonzalo Carro, arkitektoa.

* Gastronomia: Jesús Antonio Tellaetxe Yosu, Areetako ostalaria.

* Kultura Hezkuntzan eta Balioetan: Sonia Díez, irakaslea, psikologoa eta enpresaria.

* “Kultura Zientifikoa eta Barritzailea: Alicia Alonso, UPV/EHUn Biokimika eta Biologia Molekularrean katedraduna.

* Kultura Ondarea, Hautemangarria eta Hautemangatxa: ACPBOL, ProBolivia Kultura Alkartea, Alkartasuna eta kulturartekotasunaren alde eta arrazakeria, bazterkeria eta xenofobiaren kontrako ekimenak sustatzen dituana.

* Aixegaztea, etorkizun oparoko gazteak: Izaro Ieregi González, eskultura, bideoa eta hainbat adierazpen kultural.

* Ibilbide Profesional eta Artistikoa: Mª Asunción Yanguas, musika irakaslea. Eskuz-Esku eta Lilura abesbatzaren zuzendaria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu