En Tol Sarmiento - Herri Urrats 2019 (feat. Maddalen Arzallus)
2019-03-27 11:52 MusikeaHerri Urrats'19: LK : eleka (elekatu = berba egin). Musikea: En Tol Sarmiento; berbak: Maddalen Arzallus.
Guk sehaskak eraikitzen ditugu
ilusio egurrez.
Goxo-goxo zizelkatu hautsiko
ote diren beldurrez.
Ez ditugu apaintzen harri bitxiz
zilarrez eta urrez.
Baina denak betetzen dira
hezur ta haragizko haurrez.
HERRI URRATS, HERRI URRATS,
Berrogeita hamar urteren arnas.
HERRI URRATS
Sehaskatik hegan goaz.
Guk klaseak eraikitzen ditugu
oztopoen hormekin.
Uholde eta sute denen ondotik
leiho berriak egin.
Zurrunbilo artean bizitzeak
egin gaitu desberdin.
Ta hegoak zabalduko ditugu
euskara haiza dedin.
HERRI URRATS...
Bost ale txiki erein ziren Arrangoitzen.
Eleka-eleka joan gara handitzen.
Baionan, Sohütan, Ziburun, Uztaritzen, Larzabalen, Beskoitzen.
Eta segi nahi dugu urratsak herritzen...
Herri Urrats 2019, Senperen, maiatzaren 12an
En Tol Sarmiento taldeak maiatzaren 12an Senperen izango dan Herri Urrats 2019 jaialdiko abesti ofiziala eta bideoklipa egin ditu.
Aurten Seaskak (iparraldeko ikastolen federazinoak) 50 urte ospatuko ditu eta antolakuntzeak eta En Tol Sarmientok Seaskaren ibilbide luzea gogoratzeko zeozer berezia egin nahi izan dabe, hemen dozue emoitzea.
Aurtengo Herri Urratseko leloa LK izango da eta honen esanahia eleka izanik (elekatu = mintzatu = berba egin).
Abestiaren konposizinoa eta musikea En Tol Sarmientok egin ditu, berbak eta kolaborazinoa Maddalen Arzallusek, konponketak, produkzinoa, grabazinoa eta masterizazioa DeepSodak eta bideoklipa TAOMek egin dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!