II. Beratu Jaialdia Oñatin, martiaren 27tik 30era

Bizkaie! 2019-03-27 11:35   Musikea

Musikea entzuteko aukeraz gan, musikearen ertz ezbardinak biziteko modu barria dakarre: hurrekoa.

Martiaren 27tik 31era egingo da Oñatin Beratu musika jaialdiaren bigarren edizinoa. Musikea entzuteko aukeraz gan, musikearen ertz ezbardinak biziteko modu barria dakarre: hurrekoa; musikarien eta publikoaren arteko distantzia txikitzea da asmoa.

Igaz martxan jarritako egitasmoa egonkortzeko asmoagaz Beratu Alkartea osotu dabe hainbat herritar eta egilek, eta aurtengo edizinorako kontzertu eta ekitaldiz beteriko programea atondu.


Beratu Jaialdia 2019:

Martiak 27

- 19:00 (Kultur Etxean). Lou. Dantzan jo ta ke, hankak lehertu nahian dokumentala.

 

Martiak 29

- 19:00 (Kultur Etxean). MUSIK / FEM Leire Palacios + Olatz Salvador.

- 22:00 (Antixena Gaztetxean). Ainara LeGardon.

 

Martiak 30

- 09:30 - 14:00 (Eleizan). Beratu Lab Jardunaldia: Taller de Autogestión Musical (Ainara LeGardon) + Profesional eta Musikarien arteko topaketak + Hitzaldiak (Gernikako Lekuek + Amua).

- 18:00 (San Lorenzo ermitea). Juan Valls Trio + Madelaine.

- 21:30 (Gaztelekuan). Elena Setien + Vulk + Atom Rhumba.

 

Martiak 31

- 11:00 (Plazan. Euria balitz, Gaztelekuan). Beratu Txiki: Trakamatraka.

- 12:30 (Lazarraga Lorategian. Euria balitz, Gaztelekuan). Mohama Saz.

- 18:00 (San Martingo Ermitan). UsoPop Jaia: Unama + Orbel

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa