Katixa Agirre eta Harkaitz Cano, 2018ko 111 Akademiaren Sariko finalistak

Bizkaie! 2019-03-26 08:10   Kulturea

Akademiakideek Amek ez dute eta Fakirraren ahotsa eleberrien artean hautatu behar dabe sariduna.



2018. urteko 111 Akademiaren Saria nori emon erbagiteko 111 Akademiak amaitu barri dau bigarren botazino txandea, zezeilaren 18an martxan jarri eta martiaren 17ra arte zabalik izan dauena. Katixa Agirreren Amek ez dute, Maite Darcelesen Bihotzean daramagun mundua, Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa, Alberto Ladron Aranaren Jainkoen zigorra eta Xabier Gantzarainen Zuloa izan dira lehian bigarren txanda horretan, lehenengo bueltan boto gehien jaso eben bost obrak, hain zuzen be.

Bigarren bueltan saridun izentetako beharrezkoa dan botoen % 40 lortu dauen lanik ez da izan eta, beraz, boto gehien jaso daben obra bik aurtengo finalera pasau dira: Katixa Agirreren Amek ez dute eta Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa. Horreen bien artean hautatu beharko dabe sariduna akademiakideek apirilaren 8ra bitartean.

Akademiak apirilaren amaieran emongo dau ezagutzera 2018ko 111 Akademiaren Saria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu