Mikel Lertxundi eskultorearen 'Elkarketak' kale-erakusketea Bilboko zazpi gune publikotan

Bizkaie! 2019-03-25 09:10   Kulturea

Lehenengo aldiz euskal artista baten kale-erakusketa ikusgai izango da Bilbon.

Mikel Lertxundi artistea eta Loraldiako kideez gan, erakusketea antolatzeko laguntzinoa emon daben erakunde bietako ordezkariak izan dira, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera eta Kultura diputadua dan Lorea Bilbao eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotzia, Koldo Narbaiza.

Erakusketaren nondik norakoak azaldu ditue ekintza artistiko bat izan da, Gorka Benitez saxojolea, Garazi Etxaburu jantzari garaikidea eta Oihana Bartra bertsolariaren eskutik.


Euskal artista baten lehenengo kale-erakusketea Bilbon

Loraldiak urtebete emon dau egitasmo honetan lanean; helburua, lehenengoz Bilboko gune ezbardinetan euskal artista baten kale-erakusketea antolatzea. Holako egitasmoak ez dira barriak Bilbon, baina orain arte artistea sekula ez da euskalduna izan. Orain, Mikel Lertxundiren zazpi artelan eskultorikoek Bilboko beste hainbeste kokapen hartuko ditue.

Loraldiak eta Mikel Lertxundi artisteak ibilbide eskultoriko legez dakarre erakusketea eta, holan, artelan batetik bestera joateko gkonbita egin dabe.

Erakusketea apirilaren 23ra arte ikusgai izango da.


Zura, harria eta burdina

Lertxundiren eskulturek tradizinoaren eta modernotasunaren bat-egite orekatua eskaintzen dabe. Tradizinoari balioa eta errespetua gordeaz estetika garaikidean dabilen ahots propioa eta berezia dauen hizkuntza eskultoriko abstraktu eta unibersala bilatu dau egileak bere norabide artistikoan.

Nazinoarteko itzal luzeko sortzaile honen zazpi eskultura handi zazpi plazatan dagoz:


1. Erribera kalea, 20 (Erribera zubiaren ondoan). Izenbururik gabe.1989-2019

2. Arriaga Plazan. Etxeak. 2000-2019

3. Isozaki Atean. Izenbururik gabe. 2008

4. Abandoko Errepublikearen Parkean. (Guggenheim Bilbao Museoaren ondoan). Toparri II. 1997-2008

5. Euskadi Plazan. Poesia. 2001-2006

6. Azkuna Zentroaren kanpoaldean (Fernández del Campo kalean). Hiru aukera 1982-2006

7. Ercilla kalean. Izenbururik gabe. 1985-2006


Mikel Lertxundi

Mikel Lertxundi eskarmentu handiko eskultore berriatuarra dogu, zura, harria eta burdina lantzen dituan artistea. Berrogei urtetik gorako ibilbide profesional honetan aitatu hiru material horreek buztartuz hamaika sorkuntza plazaratu ditu: Seul, New York, Madril, Miami, Caracas, Tokio, Stuttgart, Reno zein bestelakoetan erakusketak egin ondoren, Bilboko kaleetara dakar bere euskal arte begiradea.

Euskal Herriko eta atzerriko hainbat leku publikotan eta oihartzun handia izan daben aire libreko erakusketak egin izan ditu neurri handiko eskulturakaz: 2006an, Orekearen bila erakusketea Ziortzako monastegiko zelaian; eta 2009an Natura eta Oreka erakusketea Gueñesko Arenatzarte parkean.

Horrezaz gan, diziplina arteko proiektu entzutetsuak egin izan ditu: 2010an, Esmudan proiektu esperimentala eskultura, musika eta jantzak buztartuz Arenatzarte parkean, Xabat Lertxundi musikariagaz eta Uzuri Nieto jantzariagaz batera. Eta 2016an, Bilbao Art Districten aurkeztutako Toparri II izenekoa, musikeak eta jantzak bat eginez eskultureagaz, Bilboko Kale Nagusian.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu