Poltsiko Musikea martiaren 22an hasiko da

Bizkaie! 2019-03-21 09:09   Musikea

Arratsaldeko 19:30ean, bakarkako laugarren lana aurkeztuko dau Edu Basterrak.

Edu Basterra Baster del Universo | Ikusi handiago | Argazki originala



Bilboko Udala
k bariku honetan, martiaren 22an, emongo deutso hasierea Poltsiko Musika programearen XV. edizinoari. Ekimenaren helburua, ikus-entzule guztiei hainbat herrialdetako musika jokerak erakustea da, bertako taldeen edo gure urian bizi diran kanpoko musikarien eskutik. Aurten, Poltsiko Musika programeak hainbat estilotako kontzertuak eskainiko ditu alkarren segidako lau barikuetan, rocketik, jazzera, bluesetik edo euskal folketik igarota. Hitzordua 19:30ean izango da, Bertendona Institutuko Ekitaldi Aretoan, sartzea doban, leku guztiak bete arte.

Bariku honetan, bakarkako bere laugarren lana aurkeztuko dau Edu Basterrak Baster del Universo bandearen kontzertuagaz. Sensazino unibersoa, folka, bluesa, rocka eta jazza lako estilo klasikoetan mobiduten diran baina abangoardia ukitu leuna daben hamabi abestitan laburbatuta, oso modu personalean eguneratuz. Eszenatokiaren gainean musikari hirukote bat, Carlos Velasco, Aritza Castro eta Diego Lasheras eta koruez arduratuko dan Ana Bejarano izango ditu beragaz.

Martiaren 29an, Claudia Morales Project-en txandea izango da. Gasteizen finkatutako kantari txiletarra; bere ahotsean hegoameriketako folklorearen, soularen eta gospelaren eraginak ditu. Eragin horreek eszenatokian islatzen dira, abesti guztietan jarten dauen emozinoan eta interpetetako indarrean. Proiektu honetan, musikari handiakaz batera, smooth jazzeko errepertorio apartean sartuko gaitu.

Hirugarren kontzertua, apirilaren 5ekoa, jazz panoraman ibilbide luzea dauen eta bost disko kalean dituan bertako Sacratif taldearen eskutik etorriko da. Zazpikoteak Salva Salazar gitarra jotzaileak idatzitako piezak interpretetan ditu, jazz-fussion estiloaren barruan dagoan musika elektrikoa eta akustikoa.

Zikloa apirilaren 12an zarratuko da, Oier Aslak (gitarra eta ahotsa) eta Gurutze Etxebarriak (ahotsa) osotzen daben Asla Taldeagaz. Oier Aslak idatzitako kantuakaz grabau daben lana aurkeztuko dabe formatu akustikoan. Euskal folkeko proiektu horretako azken abestiagaz bideoklip bat be grabau dabe, banda formatuan.
Kontzertu guztiak 19:30ean hasiko dira, Bertendona institutuan, dobako sarrereagaz, leku guztiak bete arte. Sarrerak ordubete lehenagotik jaso ahal izango dira, institutuan bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu