Hemen da ‘Musiversika’, Unibersidade Musikearen II. Lehiaketea

Bizkaie! 2019-03-15 11:39   Musikea

Edozein musika estilotako proiektuak onartuko dira, ezelako muga barik.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibersidadeak abian jarriko dau Musiversika unibersidade musikea lehiaketearen bigarren edizinoa, EHUkulturak eta Arabako campuseko errektoreordetzeak atonduta, UPV/EHUko konpositore eta interprete gazteak topau eta sustatzea helburu hartuta. Aldi berean, azpimarratu eta biztu nahi ditu unibersidadeko musika jardunak, estiloa edozein izanda, dauen garrantzia eta kultur erakargarritasuna eta, zeharka, unibersidadeko kideen kultur ekimenak bideratu.

Lehiaketea fase bitan jokatuko da, eta banakako musika proiektuak edo taldekakoak aurkeztu ahal izango dira, betibe gitxienez taldekideetako bat Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibersidadeko komunidadearen parte bada (ikasle, AZPkoa edo IRI). Ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hori egiaztatzeko.

Edozein musika estilo edo jokeratako proiektuak onartuko dira, ezelako muga barik, eta, parte hartzeko, talde edo bakarlariaren lanaren bereizgarri dan grabazinoren bat aurkeztuko da, edozein formatukoa: mp3 edo beste soinu formatu batzuk, YouTubeko kanalerako estekea, Bandcampekoa, Soundcloudekoa, etab.

Kantuak musika proiektuaren edo taldekideetakoren baten konposizinoak izango dira, eta kantuen eskubideak ez dira egongo ezein diskoetxeren esku edo abestiak zabaltzeko, grabetako eta editetako eragozpenak edo betebehar ekonomikoak ezartzen dituan beste edozein erakunderen esku. Jaialdian parte hartzeko, gitxienez lau abesti propioz osotutako errepertorioa izan behar dabee musika proiektuek.

Abestiak musiversika@gmail.com helbide elektronikora bialdu behar dira 2019ko martiaren 25era bitartean, eta gaian musika proiektuaren izena adierazo behar da (artista edo taldea), baita mezuaren zenbakia be (bialdu diran hurrenkera edo ordenean), baldin eta bat baino gehiago bialtzen badira.

Lau musika proiektu hautatuko dira bigarren fasera igaroteko, eta proiektu horreek lehiaketa/kontzertu batean parte hartuko dabe, 2019ko apirilaren 11an, Gasteizko Unibersidade Pabiloian.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu