Bilbao BBK Live eta BIME Live nagusitu dira Iberian Festival Awards sarietan

Bizkaie! 2019-03-15 07:59   Musikea

Izentauta egozan ehun jaialdi ingururen artean saritu ditue.

Publikoaren botoei esker, Bilbao BBK Live jaialdiak Formatu Handiko Jaialdirik Onenaren kategorian irabazi dau, eta BIME Livek Estaduko Indoor Jaialdirik Onenaren saria jaso dau bart, Vigon antolatutako Iberian Festival Awards sariak banatzeko galan.

Iberian Festival Awards sariak Iberiar Peninsulako jaialdien artean banatzen dira, Portugalgo Musika Jaialdien Alkarteak antolatutako Talkfest Musika Jaialdien Nazinoarteko Foroari atxikita.

Iberian Festival Awards sariek gailurreraino jaso ditue bart Bilbao BBK Live eta BIME LIVE jaialdiak, jagoken kategoriako Jaialdirik Onenaren sariak emonez. Sariak publikoaren botoei esker etorri dira, Bilbao BBK Live eta BIME Live hautatu baititu Iberian sarien laugarren edizino honetan izentauta egozan ehun jaialdi ingururen artean.

Ganera, ondoz ondoko hirugarren urtez, Bilbao BBK Live jaialdiak artistei emondako Harrerarik Onenaren saria jaso dau, epaimahai tekniko batek erabagita.

Iberian Festival Awards sariak Iberiar Peninsulako jaialdien artean banatzen dira, Portugalgo Musika Jaialdien Alkarteak antolatutako Talkfest Musika Jaialdien Nazinoarteko Foroari atxikita. Iberian Festival Awards sariak emoteko laugarren galea Vigon egin da bart, Afundación antzokian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa