Hezurbeltzak taldeak bideo bat grabau dau Aita Mari euskal erreskate ontzian
2019-03-14 08:48 MusikeaAlkarlanean eginiko bideoa da, Salvamento Maritimo Humanitario GKEagaz batera.
Taldearen lehen diskoan jasoten dan Larrosa beltza izeneko kantua da bideorako hautatuako kantua eta Mediterraneoa zeharkatu guran dabizan persona migratzaileen metáforea egiten dau.
Alkarlanean eginiko bideoa da Larrosa beltza, Salvamento Maritimo Humanitario Gobernuz Kanpoko Erakundeagaz batera. Aita Mari ontzia Mediterrraneoan erreskate lanak egiten hasteko baimenaren zain dago, orain arte ukatua izan deutsielako.
Hezurbeltzak taldea ibilbide luze eta oparoko hiru musikarik osotzen dabe: Gorka Hermosa soinujoleak, Jesus Prieto Pitti gitarrajoleak eta Jon Maia bertsolari eta abeslariak. Taldeak igazko abenduan argitaratu eban lehen diskoa, Hezurbeltzak izenekoa, eta migrazinoa da bere kantuen gai nagusietakoa.
Amnesty International
Amnesty International erakundeak gogor salatu dau Open Arms (Bartzelona) eta Aita Mari (Pasaia) barkuei itsasoratzen ez ixtea. Erakundeak adierazo dauenez, hile bi daroez portuetan geldi gobernuak ez deutselako ixten portutik urtetan. Burokrazia eta dministrazino atxakiak baztertu eta Amnesty Internationalek izapideak ahalik eta azkarren bideratzeko eskabidea egin deutso gobernuari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!