XXXI. Bilbao Uria Pop Rock Lehiaketan izena emoteko epea apirilaren 1ean hasiko da
2019-03-13 11:48 Musikea18 eta 35 urte bitarteko gazteek osotutako talde eta bakarlarientzat da lehiaketea.
Bilboko Udaleko Gobernu Batzordeak 31. Bilbao Uria Pop-rock Lehiaketearen oinarriak onartu ditu. Lehiaketa honen bidez talde gazte ez-profesionalen lana sustatu nahi da, eta euren talentua zabaldu. Modu berean, estaduko eta nazinoarteko beste talde batzuekaz agertokian egoteko aukerea emoten jake. Ganera, proposamenik barritzaileenak doban entzuteko esperientzia eskaintzen jako publikoari.
Hiru musika-modalidade ditu lehiaketeak:
- Urban: Rap (hip hop), trap, reggae, dancehall, afrotrap, afrobeat, funk, soul, R&B, jazz garaikidea, trip hop, grime, electropical, chip music, 8-bit, elektronikoa, ambient, industriala, elektrokunbia, dub, hardstyle, house, breakbeat, disco, techno, trance, minimal, drum’n’bass, elektro eta beste konbinazino batzuk.
- Metal: Heavy, rock gogorra, power, thrash, speed, death, grind, black, doom, gotikoa, industriala, A.O.R., hardcore, nu metal, rap metalikoa, metal alternatiboa eta beste konbinazino batzuk.
- Pop-Rock: Pop-Rock: rock, esperimentala, psikodelia, instrumentala, math, post rock, art rock, rock and roll, rhythm & blues, folk-rock, americana, hard rock, stoner, garage, noise, hard core, punk-rock, ska-reggae, emo, alternatiboa, indie, pop, tecno pop, power pop eta beste konbinazino batzuk.
Izena emotea eta baldintzak
Taldeek udal webgunean aurkeztu leikie euren proposamena, apirilaren 1etik maiatzaren 5era. Hamazortzi eta 35 urte bitarteko gazteek osotutako talde eta bakarlarientzat da lehiaketea. Taldean kide bi edo gehiago diranean, kide bat bakarrik izan daiteke 35 urtetik gorakoa.
Taldeek online bete behar dabe formulario bat, eta honako honeek erantsi: 3 kanta mp3, ogg edo wma formatuan; argazki bat jpg, bmp edo png formatuan; taldearen ibilbidea doc, docx, odt edo pdf formatuan; taldearen sare sozialetako profilak (Facebook, Twitter, Instagram, etab.); editau bako bideo baten estekea, zuzenekoa nahiz entsegua (taldea zuzenean joten, ez bideoklipa).
Horrezaz gan, taldeek baldintza honeek bete behar ditue:
Bilbao Uria Pop-Rock Lehiaketearen aurreko edizinoetako edozein modalidadetan lehen saria irabazi ez izana, eta abesti originalak aurkeztea. Antolatzaileek eskatu ezkero, lehiatzaileak egilea bera dala frogatu beharko dau.
Epaimahaia eta sariak
31. edizinoan 22.900 euro banatuko dira saritan, igaz bezela. Holan, kategoria bakotxean 3 sari emongo dira:
Banda/bakarlari irabazlea: 4.000 €
Bigarrena: 2.000 €
Hirugarrena: 1.300 €
Ganera, epaimahaiak 1.000 euro emongo deutsoz Bizkaiko talde edo bakarlaririk onenari.
Sari ekonomikoez gan, Bilbao Uria Pop-Rock Lehiaketeak beste sari batzuk emongo ditu:
- Bilbao Uria saria Bilboko edo Bizkaiko talderik onenarentzat*: emonaldi bat Bilborock aretoan 2020. urtean.
- Bilborock saria Bizkaiko talde aitagarri batentzat; 100 ordu entsegu-lokaletan.
- Emakumeak musikan sustatu eta ahalduntzeko saria. Lau prestakuntza-tailer, musika-industriako emakumeek (MIM) antolatuak, 40 ordu Bilborockeko entsegu-lokaletan eta aurkezpen-kontzertua Bilbao Uria pop-rock lehiaketako hurrengo edizinoan, horretarako dagozan lekuetako batean.
- Aste Nagusia saria Bilboko edo Bizkaiko talderik onenarentzat* (pop-rocka edo metala). Emonaldi bat 2020ko Aste Nagusian, Bertako Rock taldeentzako agertokian.
- Azkena Rock Festival saria. Kontzertua 2020ko Azkena Rock jaialdian Euskal Herriko talde aitagarrienarentzat.
- Resurrection Fest saria. Kontzertua Resurrection Fest jaialdian metaleko talde aitagarrienarentzat.
- Stereozona saria. Stereozonak hautatutako bandeari bideoklip bat grabetea.
- Letamina saria. Prestakuntza-tailer bi, neurrira prestatuak.
- Sarbide saria. Kategoria bakotxeko irabazleei 250 CD editauko jakez.
- Shake saria. Kontzertua Shake aretoan hautatutako rock taldearen eskutik.
- Kultura Live saria. Kontzertua Kultura Live-ren areto batean, taldearen probintziatik kanpo, eta 400 euro dieta legez.
- Zarata Mondosonoro saria. Alkarrizketa Zarata Mondosonoron, eta sare sozialetan argitaratzea.
- FNAC saria. Kontzertu erdi-akustikoa epaimahaiaren boto gehien jasoten dauen taldearen eskutik.
Era berean, nongoak diran kontuan hartuta, konpensazio ekonomiko bat eukiko dabe bidaien gastuetarako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!