Uni Sound Bilbaok 23 talde batuko ditu

Bizkaie! 2019-03-12 08:35   Musikea

Unibersidade giroko musikarien zirkuitua apirilaren 10etik 13ra egingo dabe.

Hainbat estilo eta jatorritako unibersidade-taldeei bultzadea emoteko asmoz antolatu dau Uni Sound Bilbao zirkuituaren hirugarren edizinoa Udalak apirilaren 10etik 13ra. Bilboko areto eta taberna ugaritan izango dira kontzertuak, danak doban. 23 talde dagoz egitarauan, eta musikarien % 75 emakumeak dirala ziurtatu dabe antolatzaileek.

Arratsaldez eta gauez Bilbo guztiko espazioak zabalduko deutsiez unibersidade giroko taldeei eta publikoari: Kontzertuetarako lokalak (Bilborock, BBK Sala, Muelle, Shake eta High), unibersidadeen guneak (EHU, Deustu) eta bestelako lekuak (Zabalburu Ikastetxea, B Cool Hosteleko teilatua eta Zazpi Kaleak geltokia).

Talde eta bakarlariek hartuko dabe parte zirkuituan. Batzuk bertokoak dira, baina badagoz urrunagoko unibersidadeetatik etorritakoak be, esate baterako, Galizia, Granada eta Bordelekoak. Pop, lofi, garaje, rock, hipnopop, psikodelia, trip-hop, folk, shower music, cumbia eta bestelako estilo batzuk entzuteko aukerea izango da Uni Sound Bilbao.

Hona hemen egitarau osoa:

Apirilaren 10a (eguaztena), Deustuko Unibersidadean:

  • Bum Motion Club (Madril)
  • Sara Zozaya (Donostia)

Apirilaren 11 (eguena), Zabalburu ikastetxean:

  • Mi Buenaventura (Bilbo)
  • Pinpilipusies (Katalunia/Euskadi)

– Shake! gunean:

  •  Albany (Granada)
  • A1Goldie (Iruñea)
  • Las Majas (Bilbo/Lleida)

Apirilaren 12a (barikua), EHUren Bizkaia Aretoan:

  • Axolotes Mexicanos (Asturias/Madril)
  • Confeti de Odio (Madril)
  • Airu (Bilbo)

– BBK Aretoan:

  • Cariño (Madril)
  • Adriana Proenza (Asturias)

– Muellen:

  • Juls Dj (Iruñea)
  • Say Yes Dj (Madril)

Apirilaren 13a (zapatua), Zazpi Kaleak geltokian:

  • Baywaves (Madril)
  • Opatov (Bartzelona)

– B Cool Hostelen:

  • Tronco (Bartzelona)

– Bilborocken:

  • Mazmorra (Bilbo)
  • Melenas (Iruñea)
  • Poumon (Bordele)
  • Eneritz Furyak (Irun)

– Highen:

  • AWWZ (Bartzelona)
  • Chicho Selector (Compostela)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu