Fuel Fandango, Anita Parker, James Room eta Dekot Bay of Biscay Festivalen

Bizkaie! 2019-03-12 08:03   Musikea

Zuzeneko autobus zerbitzuak be izango dira aurten, Bilbotik, Irundik eta Gasteizetik Mundakara hurreratzeko.

Mundakan, garagarrilaren 26tik 28ra, Mundaka Festival - Bay of Biscay Festivalean, Rufus Wainwright, Caravan Palace, Fuel Fandango, Mon Laferte, Tarque, Ángel Stanich, The Mani-Las, Anita Parker, James Room, Dekot eta Zona Cero dira sano berezia izango dan edizino honetako lehenengo baieztatutako artistak.

Barrikuntzen artean eta Euskotrenen zerbitzu bereziez gan, zuzeneko autobus zerbitzuak be izango dira aurten, Bilbotik, Irundik eta Gasteizetik jaialdira hurreratzeko, jasangarritasuna indartuz. Aurrerago informazino guztia argitaratu eta horreetarako sarrerak eskuragarri egongo dira.

Aurten be garraio publikoaren erabileraz gan, edalontzi berrerabilgarriak, birziklautako materialak lako neurriak izango dira eta arlo desbardinetan bestelako neurri gehiago iragarri ditue.

Bestetik, indarkeria eta erasorik bako jaialdia izatea gura dabe antolatzaileek, ez bakarrik prebentzinoa zabalduz, baita holako kasu bat kazo ezkero martxan jarriko dan jarduera protokolo bategaz.

Azken buruan, Emankor Sarea talde antolatzaileak adierazo dauenez, publikoari eskaintzen jakon erosotasunean eta hurrekotasunean jarraituko dogu lanean, masifikazinorik bako jarduera legez, esperientzia ezbardina eta bakarra bilakatuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu