Gazteentzako III. Maketa Lehiaketea dakar Trikitixa Alkarteak

Bizkaie! 2019-03-08 13:24   Musikea

Maiatzaren 13ra arte aurkeztu leitekez lanak.

Urteroko deialdia zabaldu dau Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak, 25 urtetik beherako gazteek, taldeka, binaka zein banaka, maketak aurkeztu deiezen. Trikitixea edo panderoa oinarritzat daben piezarik onenak aukeratuko ditue, ondoren disko baten grabau eta argitaratzeko. Lehiaketearen hirugarren edizinoa da hau.

Parte hartu nahi dabenak 1994an edo geroago jaiotakoak izan beharko dira, ikasle zein musikari. Nahi beste pieza bialdu leikiez lehiaketara, baina CDrako bat baino ez dabe aukeratuko epaimahaikideek. Estiloari jagokonez, edozein instrumentu erabili leiteke, baina panderoa edo trikitia izango dira nagusi. Kantuak berbak baditu, euskeraz izango dira derrigorrez.

Kantuak bideoan grabauta aurkeztu behar dira, maiatzaren 13ra orduko, trikitixa@trikitixa.eus helbidera bialduta. Epaimahaiaren erabagia hil horren 31n jakin eragingo dau Trikitixa Alkarteak. Hamar kantu aukeratu, eta Hernaniko Oh Brother estudioan era profesionalean grabauko ditue. Ondoren, bilduma hori Durangoko Azokan salduko dabe.

Maketa lehiaketako oinarriak, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu