Mundaka Festival, Bay of Biscay Festival

Bizkaie! 2019-03-08 10:08   Musikea

Aurten, garagarrilaren 26, 27 eta 28an izango dira kontzertuak Mundakako Santa Katalinan. 

Dakizunez Mundaka Festival bere inguruagaz lotura handia dauen jaialdia da, aurreko lau urteetan magia berezi bat lortu ahal izan da musika talde, tokiko gastronomia eta bizkaiko kostalde ikaragarriagaz.

Lotura hirukotx hau da identifiketan gaituan elementua, nortasun kinu eta berezitasuei eutsiz ingurune zabalago batera, lurraldea balorean jarriz eta nazinoarteko proiekzinoa handituz izen barri bategaz aurrera goaz: Bay of Bizcay Festival.

Antolakuntzeak ilusino handiz bideratu dau jasangarritasunean eta barrikuntzan euskarria izango dauen planteamendu barri hau eta seguru dagoz ikus-entzuleek beti bezela gozauko dabela.

Gure newsletter-ari eta sare sozialetara adi jarraitu, aste honetan bertan lehenengo artisten izenak iragarriko ditugu eta! Aurreko edizinoetan, besteak beste, Berri Txarrak, The Waterboys, Capsula, Belako, Danko Jones, Loquillo, Peter Harper, Ocean Colour Scene, Mando Diao eta Echo & The Bunnymen izan dira protagonista

Emankor Sarea talde antolatzaileak emondako informazinoaren arabera, igaz laugarren edizinoan zazpi mila lagunetik gora batu ziran eta aurten, garagarrilaren 26, 27 eta 28an izango dira kontzertuak Mundakako Santa Katalinan.


Sarrerak salgai dagoz honezkero hemen.


Iberian Festival Awards 2019 sarietan finalista

Honezkero badakigu Iberian Festival Awards 2019ko finalistak nortzuk diran eta Mundaka Festivalek 3 kategoriatan saria eroateko aukerak ditu. 2018ko edizinoan, Bunbury-k emondako kontzertuagaitik be Best Live Performance kategorian saria eroan leikie. Gugaitik botoa emon dozuen guztioi, epaimahaiari eta edizino bakotxa posible egiten dozuen guztioi eskerrak emon gura deutsueguz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu