Uriko Bizikletearen I. Topaketea Bilbon
2019-03-06 10:08 Pil-pileanTopaketearen helburua da bizikletea eguneroko ibilgailu bihurtzea.
Uriko Bizikletearen Topaketak egiten dituan lehen uri anfitrioia dan neurrian Ohorezko aitamena jaso ondoren eta Bizikletearen aldeko Urien Sareak sustatutako Bikefriendly Sarien barruan uriko ziklomobikortasuna bultzatzeko ibilbide zabala gogorarazoteko, bizikletea urietan sustatzeko erdigune bihurtu da Bilbo.
Topaketan sinergiak sortu nahi izan dira administrazino publikoen eta uriko ziklomobikortasunagaz lotutako enpresa hasibarrien, ekimen eta enpresen artean. Beste alde batetik, hizlariek bizikletan egindako uriko mobikortasunaren ikuspegia eta ezagutzea zein dan azaldu dabe zenbait berbaldi eta mahai-ingurutan.
Alfonso Gil Bilboko Udaleko alkateorde eta Mobikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak, Antonio Poveda Bizikletearen aldeko Urien Sareko presidenteak ondo etorria emon deutsee topaketako parte-hartzaileei. Esther Martí Jiménez Bizkaiko Probintziako Trafikoko burua (Trafikoko Zuzendaritza Nagusia) izan da lehen hizlaria eta Bizikletearen inguruko Estaduko Plan Estrategikoaren gako nagusiak aurkeztu ditu.
Inaugurazinoko ekitaldiaren ondoren, lehen berbaldia eliteko txirrindulari ohien eskutik etorri da: Carlos Sastrek, Leire Olaberriak eta Haimar Zubeldiak, Laura Meseguer kirol txirrindularitzan espezializautako kazetariak gidatuta, txirrindulariarentzat pentsautako uriak izatearen garrantziaz egin dabe berba.
Bigarren berbaldia uri bizikletazaleen ingurukoa izan da eta arlo horretan egindako jardunbide egoki batzuk eta kasu arrakastatsuak azpimarratu dira. Eztabaidan izan dira Jose Enrique Urkijo Bilboko Udalaren Mobikortasun eta Jasangarritasun Saileko zuzendaria, Diego Gómez García Sevillako Udalaren Mobikortasun Zerbitzuko burua, Carlos Corral Madrileko Udaleko Ingurumen eta Mobikortasun taldeko aholkularia, eta José Hurtado Bravo Murtziako Udaleko Bizikletearen Udal Bulegoko arduraduna.
Beste alde batetik, uriko ziklomobikortasunaren arloko enpresa pribatuek ekimen barritzaile batzuk ezagutzeko aukerea izan dabe: BH Bikes (urirako bizikleta elektrikoak erakutsi ditu), Veloopoint, APARKA, Shobike, Nextbike eta Urban Bikefriendly (erakusketan eta elevator pitch-ean hartu dabe parte urietarako proiektuak aurkezten).
Gero, Uriko Agendea: Uri adimentsuak, jasangarriak eta inklusiboak Bizikleta garapen jasangarrirako helburuen zerbitzura izeneko hitzaldia emon da. Bertan izan dira Niccolò Panozzo, Smarter Cycling Cities and Regions for Cyclists Global Network programen arduraduna European Cyclists’ Federation erakundean (ECF), eta Arantza Leturiondo, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzako sailburuordea.
Topaketearen amaieran Raúl Villacampa izan da, Bikefriendly Group-eko presidentea. Horren aurretik, bizikleta, patinete elektrikoa eta automobilaren erabilereagaz lotutako arautegitik errealidadera igaroteak sortzen dauen desafioari buruzko mahai-inguru bat egin da. Eztabaida horretan izan dira Esther Martí Jiménez, Bizkaiko Probintziako Trafikoko burua (Trafikoko Zuzendaritza Nagusia), Silvia Casorrán, Bartzelonako Metropoli-Eremuko Mobikortasun eta Garraio Sailekoa, Álvaro Romero-Requejo BiciMad Zerbitzuko burua, EMT Madrid, Ramon Ledesma Muñiz Pons Seguridad Vial erakundeko aholkularia, Laura Vergara, Conbici-ko koordinatzailea, eta Álvaro Salvat, Lime-ko zuzendari nagusia.
Uriko Bizikletearen I. Topaketa honen helburua da bizikletea eguneroko ibilgailu bihurtzea, gure urietako garapen jasangarrian laguntza argia eta eraginkorra emonez, eta herritarren osasunean eta bizi-kalidadean eragin positiboa sortuz.
Administrazino eta enpresa publikoen eta sektore pribatuaren arteko topaketa honek mugarri izan nahi dau danon lankidetzan eta esfortzuan, etorkizun jasangarriago baterantz joan gaitezan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!