Badator BBK Soinu Barriak Lehiaketea

Bizkaie! 2019-03-06 09:16   Musikea

Bizkaiko musikari barriek emon leikie izena.

Bizkaiko musikagintzan dagozan talentu barriak azaleratzeko asmoz, BBK Soinu Barriak izeneko lehiaketea antolatu dau BBK Salak. Bakarlariek parte hartu leikie, bizkaitarrak badira, eta taldeek, kideetako bat gitxienez bertokoa bada. Ganera, ezin dabe kontraturik euki diskoetxeakaz. Estilo guztiak onartuko ditue antolatzaileek.

Epaimahaian honeek egongo dira: Elias Monreal (Last Tour/ Meyo Records), Oihane Aldayturriaga (BBK-ko Kultura Arloaren arduraduna), Deu Txakartegi (lehiaketearen zuzendaria eta WAS taldeko kidea), Julen Alberdi (Vulk) eta Iker Barbara (Zarata-Mondosonoro).

Lehenengo fasean hamabi talde edo bakarlari aukeratuko ditue, Bilboko BBK Salan zuzenean jo deien, apirilaren 11n eta 25ean, eta maiatzaren 9an eta 30ean. Hiru onenen arteko finala bagilaren 20an izango da, BBK Salan bertan.

Irabazleak aukeratzeko orduan, epaimahaiak hainbat arlo izango ditu kontuan, batez be, honeek: Originaltasuna, nortasuna, hobetzeko ahalmena, talentua eta karismea. Parte hartu nahi dabenek martiaren 28ra arte bialdu leikiez euren lanak: hiru eta bost kanta bitartean, mp3, aiff edo wav formatuan. Orri hau bete eta soinuberriak@bbk.eus helbidera bialdu behar dabe. Oinarriak hemen.

Irabazleak Bizkaia BIME Live International Music Experience jaialdiaren hurrengo edizinoan joko dau, eta Deustuko El Tigre estudioetan EPa grabetako gastuak pagauko deutsez. Ganera, StereoZona enpreseagaz bideoklipa egin ahal izango dau. Parte-hartzaile guztiei euren kontzertuaren kalidade oneko grabazinoa emongo deutsie.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu