Javier Clemente izango da euskal futbol selekzinoko entrenatzailea

Bizkaie! 2019-03-06 08:52   Kirola

Mikel Etxarri eta Jose Mari Amorrorturen lekukoa hartuko dau; bihar, hilak7, aurkeztuko dabe prentsaurrean, Bilbon.

Euskadiko Futbol Federakundeak eta Javier Clementek akordioa sinatu dabe. 

69 urte beteko ditu Clementek datorren astean, eta azkeneko urteotan ez dau talderik entrenau. Libiako Futbol Federazinoako selekzinoaren ardurea kendu eutsien orain urte bi. Hasierako urteak izan zituen arrakastatsuenak entrenatzaile legez. Espainiako liga bi, kopa bat eta superkopa bat irabazi zituan Athleticegaz. Espanyolen, Atletico Madrilen, Athleticen (barriro), Betisen, Realean, Olympique Marseillan, Espanyonek eta Athleticen (hirugarren aldiz) ibili zan ondoren.

Egon dan leku guztietan izan ditu tirabirak agintariakaz, kazetariakaz eta zaleakaz.

Kontuak kontu, entrenatzaile legez lehen partidua laster izango dau Clementek, maiatzaren 29an. Panamako Futbol Federazinoak jakinarazo dauenez euskal selekzinoaren kontra partidea jokatuko dauela Panaman.

Euskal selekzinoak 2016ko maiatzean jokatu eban Euskal Herritik kanpora azkeneko aldiz, Korsikaren kontra, hain zuzen be.


Euskal Futbol Selekzinoak Panamaren kontra jokatuko dau maiatzaren 29an


Euskal futbol selekzioak Panamaren kontra jokatuko dau maiatzaren 29an, Rommel Fernandez estadioan, 20:00retan, hau da, maiatzaren 30eko goizaldeko 03:00etan Euskal Herrian. Holan jakinarazo dau Panamako Futbol Federazinoak: 'Panamako Selekzinoak Euskal Selekzinoaren kontra jokatuko dau maiatzaren 29an, Rommel Fernandez estadioan, 20:00etan', jakinarazo dua Panamako Futbol Federazinoak bere webgunean argitaratutako oharrean.

Ligea amaitu ostean (maiatzaren 19an) jokatuko dau partidua Euskal Selekzinoak, Panaman. Julio Dely Valdesek zuzentzen dauen taldeari, Urrezko Kopea preparetako balioko deutso partidua.





Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu