Aurten ez da Jazpana Jaialdirik izango

Bizkaie! 2019-03-06 07:58   Musikea

Ez dogu alkartea desegingo, akaso, laster zeozertxu egiteko gogoak hor jarraituko dauelako.

Jazpana 2009 urtean Beasaingo hainbat gaztek sortutako ekimen kulturala da. Urtebete aurrerago, Alkarte Kulturala zan eta bere intentzino bakarra Beasaingo herrian ekitaldi kulturalak bultzatu eta antolatzea da.

Jaialdi honetan, saskibaloiaz, skateaz, graffittiez, argazkilaritzaz eta musikaz gozetako aukera izaten da beste gauza askoren artean.

Jazpana Fest jaialdiak baldintza bi ditu jaiotzez ezarri jakozanak: herriko taldeei euren musikea erakusteko aukerea emotea eta ekitaldi zein kontzertu guztiak debalde izatea.

Aurten, barriz, Jazpana jaialdia ez egitea erabagi dabe antolatzaileek; arrazoiak asko dira, baina nagusienak ondokoak:

- Errelebo faltea: urtez urte antolakuntzan jente barria eta dagoeneko ez dagoan jentea dago, baina momentu honetan, jaialdiagaz jarraitzeko prest dagoan jentea gitxiago da jarraitu nahi ez dauena baino.

- Nekea: Orokorrean nekatuta gagoz, urte osoko lana eskatzen dau jaialdi honek, eta gelditzeko beharra daukagu.

- Zailtasunak: milaka zailtasun ditu holako zeozer antolatzeak, baina batez be itoten gaituana, ekonomikoa da, jaialdia dobakoa izateak esan nahi dau jaialdira arte bermatuak ditugun diru sarrerak udalak zein beste zenbait pribaturengandik jasoten ditugunak dira, ganerakoa, barratik ateratakoagaz ordaintzen da. Jaialdi hau antolatzean gure nahia ez da dirua irabaztea, ez galtzea baino. Eta honetan be, gero eta gatxagoa da dirua ez galtze hori.

- Desilusino/desengainua: Jente askorentzat Jazpana oso jaialdi maitatua dan arren, ez dogu lortu beste askorengana heltzea, berbarako, erakundeakana eta pena handiz konturatzen joan gara guk nahiko geunkena baina estima bajugoan dabela jaialdia zenbaitek, eta guk nahi bezainbeste ez laguntzeaz gan, trabak be jaso ditugu bertatik.

Ez dogu alkartea desegingo, akaso urte honen ondoren zeozertxu egiteko gogoak hor jarraituko dauelako (ez Jazpana Fest dan munstrotzarra segurutik, baina akaso zeozer txikixegoa... Nork daki)

Mila esker urte honeetan guztietan era batera edo bestela Jazpana! Fest -en parte hartu dozuenoi! Laster arte!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa