30.000 entzule inguru Musika-Músican

Bizkaie! 2019-03-04 10:37   Musikea

Datorren urteko gaia Paris izango dala aurreratu dau Bilbao 700 Fundazinoak.

Behin betiko balantzea falta dan arren, Bilbao 700 Fundazinoak balorazino ona egin dau aurtengo Musika-Música jaialdiaren inguruan. Lau egunez, zezeilaren 28tik martiaren 3ra, 30.000 entzule inguru hurreratu dira Euskalduna Jauregiko kontzertuetara. Aurreko urteen pare ibili da, beraz.

Ehun emonaldi baino gehiago eskaini ditu 2019ko Musika-Músicak, New York eta Londresen eraginpeko musikea ardatz. Inguruko musika-ikastegietako bandak ez eze, nazinoartean izen handia daben artistak egon dira oholtzan, edade guztietako publikoarentzat aproposa izan dan egitarauan. Aurten, lehenengo aldiz, uriak izan dira programazinoaren oinarria, eta badirudi zaleek gustura hartu dabela proposamen barri hori.

2020an, beste uri ospetsu bat izango da egitarauaren ardatza. Antolatzaileek aurreratu dabenez, Paris aukeratu dabe datorren urterako, musikearen historian leku garrantzitsua izan dalako eta euskal musikariakaz lotura estua daukalako. Juan Crisóstomo Arriaga (1806-1826), José María Usandizaga (1887-1915), Aita Donostia (1886-1956) eta Guridi (1886-1961) protagonista izango dira Frantziako uriburuari eskainitako edizinoan.

Lau zati edo sasoitan banatuko dabe 2020ko Musika-Música: Lehenengo, XVIII. mendeko Pariseko kortea, baleta eta pas de basques diralakoakaz; ondoren, XIX. mendeko Paris, Europa guztiko artisten eta sortzaileen topaleku. Hirugarrenik, Belle Époque sasoia, mende biren arteko zubia; azkenik, XIX. eta XX. mendeak euskal musikarien ikuspegitik.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu