Bilbaobizi zerbitzuak mailegurako 40 puntu ditu
2019-03-04 09:33 Pil-pileanUdalak mailegurako 5 puntu barri zabaldu ditu, Bilboko bizikleten zerbitzua zabaltzeko.
Egunotan bizikletak mailegatzeko 5 puntu barri aktibau dira eta, orain, Bilbaobizi zerbitzuak 40 puntu daukaz guztira. Ondokoak dira puntu barrien helbideak: Zorrotzaurre (Deustuibarra 59), 20 ainguraketa-puntu; Ramón Rubial (UPV-EHUko Bizkaia Aretoaren ondoan), 30 ainguraketa-puntu; Moyua (Ercilla 22 bis), 30 ainguraketa-puntu; Basarrate (Luis Briñas ikastetxearen ondoan), 25 ainguraketa-puntu; eta San Nikolas (26 ainguraketa-puntu).
Alfonso Gil alkateorde eta Mobikortasuna eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkaria oso pozik agertu da konpromisoa bete delako: Martirako 450 bizikleta elektriko eta mailegurako 40 puntu izango genduzala esan genduan, guztira 900 ainguraketa-puntu baino gehiago, eta bete egin dogu. Hortaz, erabiltzaileek gero eta gehiago eskatzen daben zerbitzu honetara erosoago helduko dira.
Bizikletak mailegatzeko udal zerbitzua igazko urrian barritu zan. Ordutik hona, Bilbaobizi, zerbitzu barriak bizikleta elektrikoak baino ez daukaz eta 24 ordutan erabili daitekez, urteko egun guztietan (igazko urrira arte 06:00etatik 22:30ak artekoa zan).
Bilboko Udalean erregistrautako datuek baieztatzen dabe bizikleten erabilerea laukoiztu egin dala Bilbaobizigaz. Urriaren 27tik (zerbitzu barria inaugurau zan eguna) 2019ko zezeilaren 28ra 17.103 lagun dagoz izena emonda (4.060 alta barri izan dira).
Guztira, 334.993 mailegu egin dira; horrek esan nahi dau egunero 2.680 mailegu izan dirala, batez beste. Igaz tarte berean, 81.350 mailegu egin ziran, hau da, egunero 538ko batez bestekoa, orain baino lau aldiz gitxiago. Zezeilaren 27an egin ziran erabilerarik gehien, 5.736.
Gehien erabilten dan puntua Blas de Otero kalekoa da (% 7,8), eta bigarrena Arriagako puntua (% 7). Zerbitzua astelehenetan eta barikuetan erabilten da gehien (% 17 kasu bietan).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!