Eibarreko Antzerki Jardunaldiak 2019ko zezeilaren 26tik apirilaren 7ra
2019-02-26 10:54 KultureaGaur, hilak 26, Concha Velasco izango da protagonistea.
42. Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2019ko zezeilaren 26tik apirilaren 7ra izango dira aurten, Coliseo Antzokian eta Hezkuntza Esparruko Antzokian taularatuko diran obrakaz.
Gaur, hilak 26, jardunaldiei hasierea emoteko Concha Velasco izango da protagonistea, izan be, orain dala 30 urte, espainiar antzerkigintzako persona esanguratsu bategaz berbaldia, topaketa edo barriketaldia antolatzen da Antzerki Jardunaldien egitarauari hasierea emoteko eta hor izango da Concha Velasco. Ikaragarria da atal horretatik pasau dan autore, zuzendari eta aktoreen zerrendea. Zerrenda horri buruz egingo dabe berba aurten, izen horreen artean egoteko nahikoa merezimendu dauen Concha Velascogaz.
Pozik eta harro gagoz jaialdiaren alderdi horretan izango dogulako dagoeneko La vida por delante lanagaz parte hartu dauen antzezlea. Aurten, El funeral lanaren protagonistea izango da, egitarauan iragarritako saio desbardinetan.
Hasierako barriketaldirako aukeratutako gaia La intérprete y el productor da, eta arrazoia da bertan izango dala Jesús Cimarro be, azken 30 urteetako espainiar antzerkiaren produkzino alorreko profesional esanguratsua. Holan, gonbidatu biek goiburuagaz lotutako guztiari buruzko gogoetea egitean, gai horri buruzko zehaztasun gahiago ezagutzeko aukerea izango da. Danak zagoze gonbidauta. Sartzea doban da lekuak bete arte.
42. Eibarko Antzerki Jardunaldiak - Egitaraua (3,23 MB)
Aurresalmentea
Zezeilaren 2, 3 eta 4an egon da aukerea eta dagoeneko antzezlan edo jarduera bakotxa hasi baino ordubete lehenago, jagokon antzokiaren leihatilan dago aukerea.
Ohiko salmentea Antzokiko leihatilan funtzinoa hasi baino ordu erdi lehenago.
Prezioak
Zezeilaren 27an eta 28an eta martiaren 7an eta 24an: 15 €. Martiaren 9an, 23an eta 30ean eta apirilaren 7an: 5 €. Ganerako prezioak: 12 €
Deskontuak
Coliseoaren Laguna txarteldunei murriztapena jagoke 5 euro baino gehiagoko sarreretan: tarifa arrunta: 15 euro (10,50 euro Coliseoaren Laguna txartelagaz) eta 12 euro (8,50 euro Coliseoaren Lagunagaz).
Sarrerak Coliseoaren Laguna salneurriagaz erosi ezkero, aretora sartzeko beharrezkoa izango da txartela aurkeztea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!