Guda Dantzaren 'Azken eztanda', orkestra eta guzti

Bizkaie! 2019-02-26 08:20   Musikea

Igaz plazaratutako kantua goitik behera aldatu dau talde bizkaitarrak.

Guda Dantzako eta orkestrako kideak (argazkia: Guda Dantza) | Ikusi handiago | Argazki originala

Proiektu barria aurkeztu dau Guda Dantza talde bizkaitarrak, igazko diskoan plazaratutako Azken eztanda abestia oinarri dala. 180 graduko birea emonaz, euren ohiko musikea buruz behera ipini dabela adierazo dau Baga-Biga diskoetxeak ohar baten bidez. Izan be, orkestrako musikarien laguntzinoagaz egin dabe kantuaren bersino barria.

Formazino klasikotik datozan musikariak dagoz Guda Dantzari lagundu deutsan orkestran: pianoa, tronpea, bonbardinoa eta hari instrumentuak (biolinak, biolak, txeloak eta kontrabaxua) joten ditue. Kantuaren zirrikituak detaile ugariz betetea lortu dabela eta, pozik dagoz talde bizkaitarreko kideak. Guda Dantzaren estilotik urrundu eta euren musikeari beste ikuspegi bat emoten deutso proiektu berezi honek.

Ganera, kantua grabau ez eze, bideoklipa be egin dabe. Hor be ahalegindu dira Azken eztanda-ren kolore guztiak erakusten. Audioa Tío Pete estudioan produzidu dabe, Unai Mimenza soinu injineruaren gidaritzapean. Bideoaren uniberso bisualaren arduradun eta sortzaileak honeek izan dira: Iker Maguregi zuzendaria, Andrea Martinez argazki zuzendaria eta Karla Biondini ekoizpen diseinatzailea.

Ikusi bideoklipa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu