Kopla Txikien Lehiaketak estreinau ditu Bilboko Aratusteak

Bizkaie! 2019-02-25 08:50   Kulturea

Lehen saria: Potojorran-Algara taldeak irabazi dau, Gora The People koplea abestuta.

Potojorran-Algara talde irabazlea, saria jaso ostean. | Ikusi handiago | Argazki originala

Ehun eta hogei parte-hartzaile baino gehiagok girotu dau Abandoko Kafe Antzokia, Bilboko Aratusteetako Kopla Txikien Lehiaketa barriaren bosgarren edizinoan.

Bigarren aldia da koplen norgehiagoka euskal gune horretan egin dana. Oholtzatik zabaldu ditue ironia, sarkasmo, kritika sozial eta politikoa eta, batez be, umore dosi handiak; holan, Bilboko Aratusteen osogai nagusiak musikea, koreografia eta mozorro koloretsu eta ederrakaz nahastau ditue. Jai-batzorde mistoarentzat ohorea izan da honako sariak emotea:

• Lehen saria: Potojorran-Algara taldea, Gora The People koplea abestuta (letrara lotura PDFn).
• Bigarren saria: Hontzak.
• Hirugarren saria: Txori Barrote.
• Mozorro onenei saria: Zaratas.
• Animazio onenari saria: Sin Kuartel.

Aurten jorratutako gaien artean honakoak nabarmendu dira: Bilbo turismora bideratzeko estrategien kalteak; ultra-eskuinaren hazkundea; pensionisten aldarrikapenak; euskal presoen etxeratzea; Justizia heteropatriarkala; Kaskagorriren 30. urtebetetzea; Zorrotza auzoaren balioak; eta Mozal Legea.

Bilboko Aratusteetako kopla txikiek 504 urte bete ditue, gutxienez, izan be, 1515. urtean dokumentauta dagoz lehenengo aldiz, sindikoak alkateari gutuna bialdu eutsolako, orduko kritiken eta sarkasmoen barri emonez.

Aratusteek Bilboko Plaza Barria bete dabe Pontxe eta VIII. Torrada Lehiaketan

Aratusteetako VIII. Pontxe eta Torrada lehiaketan, 80 parte-hartzaile baino gehiago batu dira Plaza Barrian, gozogile, tabernari, konparsa zein banakoen artean; erakutsi dabe bilbotarrak parebakoak dirala errezeta tradizional horrek kozinetan, inoiz baino maila altuagoa ekarri dabelako. Bilboko Konparsen lantalde gastronomikoko kideek eta epaimahaian parte hartu daben Bizkaiko Gozogileen Alkarteko kideek, sukaldariek eta Jai Batzorde Mistoko ordezkariek lan gogorra izan dabe epaimahai lanak egiten.


Sariak

TORRADAK

• Herrikoia
◦ Kremazkoa
- 1. saria: Vid Varanda.
- 2. saria: Pa Ya.
- 3. saria: A lo loco.

◦ Ogizkoa
- 1. saria: Txinbotarrak.
- 2. saria: Aritza Gabiria.
- 3. saria: Mamiki.

• Ostalaritza
◦ Kremazkoa
- 1. saria: Bizkarra.
- 2. saria: Gaztelugatxe (Bermeo).
- 3. saria: La Olla.

◦ Ogizkoa
- 1. saria: Cervecería Arbolantxa.
- 2. saria: Aitziar.
- 3. saria: Café Bar Bilba.


PONTXEA

• Herrikoia
- 1. saria: Sin Romi.
- 2. saria: Kaixo.
- 3. saria: Kale Dor Kayiko.

• Ostalaritza
- 1. saria: Zamakona.
- 2. saria: Café 2002.
- 3. saria: Urkia.


Aratuste asko geratzen da oraindino

Kopla Txikien Lehiaketea joan dan arren, martiaren 5era bitartean Bilboko Aratusteetako ekitaldi asko dagoz. Jai-batzorde Mistoak atondutako egitarau zabalean honako honeek nabarmendu daitekez:

• Domekako pontxe- eta torrada-txapelketea.
• Eguen lodiko Plaza Barriko kontzertua.
• Bariku meheko eskolen desfilea eta Farolin eta Zaranbolasen epaiketea.
• Aratuste-zapatuko Bilboko erdiguneko egun osoko jaia: suete erraldoia, Euskal Herriko Aratusteetako jantza tradizionalak, umeentzako tailerrak, kontzertuak, herri-bazkaria, fanfarre eta erraldoiak, mozorroen kalejira-lehiaketea...
• Sabelak epeltzeko sasoi betean dagozan bertoko indaben domekako txapelketea.
• Asteleheneko Plaza Barriko familientzako kontzertua.
• Martitzenean, negar eta su artean, gure sardina maiteari egingo deutsagun agurra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu