Garik eta Josu Zabalak Hertzainak taldearen lehen diskoaren 35. urteurrena ospatuko dabe Bilbon

Bizkaie! 2019-02-22 11:44   Musikea

Beste denbora batean diskoa aurkeztuko dabe Garik & Maldanberak.

Gari eta Josu Zabala | Ikusi handiago | Argazki originala

Josu Zabalaz gain hainbat gonbidatu berezi batzuk izango ditu Garik, besteak beste, Iñaki ‘Uoho’ Anton, Marino Goñi edota Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariak.

Garik bere azken diskoa Beste denbora batean aurkeztuko dau Maldanbera taldeagaz batera zezeilaren 27an, Bilboko Arriaga antzokian. Bakarkako ibilbidearen hamargarrenlana da eta oso ikuskizun berezia eskainiko dau han izango diran lagunentzat.

Baina lan barria aurkezteaz gan Garik gonbidatu bereziak izango ditu lagun Hertzainak taldearen lehenengo diskoaren 35. urteurrena ospatzeko: Josu Zabala izango da nagusi, eta alkarregaz eskainiko ditue Hertzainak taldearen sasoiko kantuak. Eta hori ez da ezusteko bakarra izango, izan be, Josu Zabalaz gan, hainbat gonbidatu izango ditue alboan: Platero y Tu taldeko Iñaki ‘Uoho’ Anton, WAS taldeko Jon Aguirrezabalaga, Marino Goñik edota Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariek garai haretako kontuak eta kantuak taularatuko ditue.

Hainbeste urteren ostean instrumentuak hartu eta betiko abestiak jentearen aurrean joteak ilusino berezia egiten deusku, adierazo dabe musikari biek; besteak beste, Aitormena, Bi minutuero edota 564 abestiak joko dituela iragarri dabe.

Kontzerturako sarrerei jagokenez, sarrera guztiak agortuta dagoz aspaldi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu