La Polla Records taldea bueltan da

Bizkaie! 2019-02-21 08:08   Musikea

Hamasei urte dira taldea desegin zala.

Sare sozialetan argazki hau zabaldu dau La Polla Recordsek | Ikusi handiago | Argazki originala

1980tik aurrera Euskal Herrian loratu zan mobimendu musikalaren sinboloetako bat, La Polla Records, barriro oholtzan ikusiko dogula emoten dau, azkenaldion zabadu diran datuen arabera. Taldeak berak kontuak sortu ditu sare sozial ugaritan, eta mezu misteriotsu bat idatzi dau bertan: Eta ni, hilda nengoana, altzau egin naz. Azken gudua zain daukat.

Ganera, hedabide batzuek aurreratu dabe taldeak birak egingo dituala, Europan eta Amerikan. Hala Bedik, esaterako, bira bi aitatu ditu, Espainian eta Latinoamerikan hurranez hurran. Informazino zehatzik ez dagoan arren, itxura guztien arabera, La Polla Records zuzenean ikusteko aukerea egongo da laster. Diskoa aterako ete daben be zabaldu da. Bakarka hainbat proiektutan ibili dira azkenaldion, batez be Evaristo liderra. Baina taldekide guztiek batera ez dabe jo 2003tik, La Polla desegin zanetik.

Hain zuzen be, taldearen 40. urteurrenagaz bat dator itzulera edo berbizkunde hau. 1979an sortu eben La Polla Records, Arabako Agurainen. Punk arloko Euskal Herriko talde ospetsuenetako bat bihurtu zan berehala. Lehenengo diskoa 1983koa da, ¿Y ahora, qué?. Hurrengo urtean atera eben Salve, gizartearen ia egitura guztiak 19 abestitan kritiketan zituan lan ikonikoa.

Harrezkero, makina bat disko, kontzertu jentetsuak eta izen aldaketa bat (La Polla izan ziran 1994tik) etorri ziran. 2002an Fernandito bateria jolea hil zan, eta hurrengo urtean taldea desegin eben, azken diskoa ateratzeaz bat. Hamasei urte geroago bideari berrekingo deutsie Evaristok, Sumek, Tripik, Txikik eta Abel Muruak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu