Belako, Crystal Fighters taldearen bidelagun Europan

Bizkaie! 2019-02-20 08:06   Musikea

Lau kontzertu emongo ditue martian eta apirilean.

Aspalditik alkar ezagutzen dabe Belako eta Crystal Fighters taldeko kideek, eta oraingoan Europara doaz alkarregaz. Britainia Handian sortu baina zuztar nafarrak be badituan Crystal Fighters talde entzutetsuak Europako birea egingo dau, martiaren 13an hasita, eta talde konbidadua Belako bizkaitarra izango da.

Lehenengo kontzertua Bartzelonako Poble Espanyol antzokian joko dabe, martiaren 13an. Ondoren, Madrilgo Wizink Center 2 gunean egingo dabe geldialdia, hil horren 15ean. Berlinera joango dira martiaren 28an, Astra aretoan joteko. Azkenik, Londresko Brixton Academyn agertuko dira, apirilaren 4an.

Belako talde mungiarrarentzat aukera parebakoa da Crystal Fightersen alboan jotea, Europan euren estiloa zabaltzeko balioko deutse. Halandabe, bere kontura be atzerrian sarri ibilitakoa da Belako. Urrunera joan barik, oraintsu amaitu dabe Render Me Numb, Trivial Violence diskoa aurkezteko birea, ehun kontzertu inguru jo ditue Asian, Amerikan eta Europan. Hurrengo asteetan be baditue hitzordu batzuk hemendik kanpo, Crystal Fightersen bireaz gan.

Ingelesez abesten daben arren, Crystal Fightersek euskal musika tresna tradizionalak tartekatzen ditu bere doinuetan, txistua eta txalapartea adibidez. Euskal abestiak euren kanten oinarri izatea be ohikoa da. Belakok, ostera, ingelesa eta gaztelania be erabilten dituan arren, euskerazko kanta ugari ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu