Pablo Marteren erakusketea BilbaoArten

Bizkaie! 2019-02-19 08:43   Kulturea

Martiaren 15era arte ikusi ahal izango da Es el cristal. Ella.

BilbaoArte zentroan bekadun izan diran artisten bakarkako erakusketen zikloan, Pablo Marte andaluziarraren txandea hasi da egunotan. Es el cristal. Ella izeneko erakusketearen abiapuntua gorputzen gelditasuna aztertzeko asmoa da. Hortik urten dau Franziska Gaze artista eszenikoaren biografia fantastikoa, eta bideo baten batu dau Martek.

Zelanbait, heriotzea antzezlan bakotxean biziten dauen pertsonaia da Franziska Gaze. Pablo Martek azaldu dauenez, aktore asko inprobisatzen jakiteagaitik harro dagoz. Berak ez eban antzerkia aukeratu inprobisatzen ikasteko. Beste edozeren modukoa izan nahi eban. Gauza guztien bardina: eroaile huts bat izkutatzen dauen maskarea.

Martiaren 15era arte, BilbaoArteko Urtazurrutia erakusketa-gelan egongo da erakusketea. Zentro horretan ohikoa izaten danez, arratsaldez egongo da zabalik, astelehenetik barikura 20:30ak arte. Sartzea doban da.

Pablo Marte artista, idazle eta ikertzailea da. Bere lana, besteak beste, Bilboko Arte Eder Museoan, Zinebi jaialdian, Azkuna Zentroan eta Tabakaleran erakutsi izan dau. Hemendik kanpora be ikusi ahal izan dira bere artelanak, Santiago, Lisboa eta Madrilen, esaterako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu