IHOBEren eta Kazetarien Euskal Alkargoaren eta Alkartearen arteko lankidetza-hitzarmena
2019-02-19 08:55 KultureaIngurumen Kazetaritzearen Saria gehituko da Kazetarien Euskal Alkargoak urtero emoten dituan Euskal Kazetaritza Sarien artean.
Kazetarien Euskal Alkargoak eta Alkarteak eta IHOBEk (Eusko Jaurlaritzako ingurumen-kudeaketarako soziedade publikoa) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dabe, ingurumen-komunikazinoa eta jasangarritasunaren balioak sustatzeko komunikabideetako profesionalen artean.
IHOBEko zuzendari nagusi Jesús Losadak eta Kazetarien Euskal Alkargoko eta Alkarteko presidente Jesús Coterónek oraintsu sinatu dabe lankidetza-hitzarmena, ingurumen-komunikazinoa eta jasangarritasunaren balioak sustatzeko informazinoaren arloko profesionalen artean. Horretarako, erakunde profesional biak lankidetzan ibiliko dira jarduerak, tailerrak eta/edo bisita teknikoak antolatzeko, zabaltzeko, sustatzeko eta koordinetako. Lankidetzan ibiliko dira IHOBEri lotutako hainbat gaitan, betibe Euskal Herriko hedabideetako profesionalen artean ingurumen-kazetaritzea sustatzeko helburuagaz.
Hitzarmen honen beste puntu garrantzitsuetako bat da Ingurumen Kazetaritzearen Saria gehituko dala Kazetarien Euskal Alkargoak eta Alkarteak urtero emoten dituan Euskal Kazetaritza Sarien artean. Ganera, IHOBEko ordezkari batek hartuko dau parte sari horreen irabazleak izetauko dituan epaimahaian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!