Martxan Ermuko XII. Piropo Lehiaketea
2019-02-15 09:20 KultureaPiropoak zezeilaren 14an, San Balentin egunean hasi eta martiaren 11ra arte aurkeztu daitekez.
Ermuko Udaleko Euskara Sailak hamabigarren Euskarazko Piropo Lehiaketea antolatu dau. Ekimen honen helburu nagusia ermuar guztion artean euskerearen erabilerea modu sortzaile, adierazkor, ez-sexista eta ludikoa bultzatzea da.
Lehiaketan parte hartu nahi daben personek euskeraz idatzitako piropoak aurkeztu besterik ez dabe egin behar, papeltxu batean idatzita, edadea eta telefono zenbaki bategaz batera. Papeltxua udal liburutegian kokatuko dan kutxatilan itxi beharko da; bestela, euskara@udalermua.net helbide elektronikora edo 616 02 75 85 WhatsApp zenbakira idatzi daiteke.
Partaideak hiru kategoriatan banatuko dira, eta bakotxean irabazle bat hautatuko da.
Honakoak dira kategoriak eta sariak:
15 urtetik beherakoak: 50 euroko erosketa-txekea.
18 urtetik beherakoak: 100 euroko erosketa-txekea.
18 urtetik gorakoak: persona birentzako Sasoian Jarteko Talaso Zirkuitua, Masajea Aromaterapiagaz eta Dastatzeko Menua Donostiako La Perla jatetxean.
Piropoak zezeilaren 14an, San Balentin egunean hasi eta martiaren 11ra arte aurkeztu daitekez. Ondoren, epaimahaiak lanak aztertu eta erabagia hartuko dau. Kontuan hartuko dira, besteak beste, originaltasuna, sormena, luzerea, itzulpena edo moldaketa ez izatea eta iraingarria edo sexistea ez izatea. Euskera Sailak ermuar guztiei dei egiten deutse lehiaketan parte hartzen animau daitezan.
Argibide gehiagorako, ikus hemen deialdiaren oinarriak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!