XX. Miguel de Unamuno Saiakera Sariketea martxan

Bizkaie! 2019-02-14 10:04   Kulturea

Sari bakotxa 6.000 eurokoa izango da: euskeraz eta gaztelaniaz.

Bilboko Udalak bariku honetan edegiko dau Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren XX. edizinoaren deialdia. 1999tik emoten dan sariak omenaldia eskaintzen deutso Bilboko idazle, pentsalari eta filosofoari. Sariketeak modalidade bi ditu (gaztelania eta euskerea), bakotxa 6.000 eurokoa.

Partaidetzea, euren lana Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten daben edozein nazionalidadetako saiakeragileei dago zabalik. Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu bakoak eta aurretiaz saririk jaso bakoak izango dira eta 100 folioko luzerea izango dabe gitxienez (DIN A-4 formatuan normalizauta, Times New Roman letra muetea edo baliokidea, 12 letra neurrian), 1,5 espaziotan idatzita.

Jatorrizko lanak jasoteko epea bariku honetan, zezeilaren 15ean, edegi eta apirilaren 30ean amaituko da. Lanak euskarri digitalean bialdu behar dira www.bilbao.eus/premiounamuno eta www.bilbao.eus/unamunosaria webguneen bitartez. Gune horreetan sariketearen oinarri osoak be konsultau daitekez.

Igaz Iván Olano Duque izan zan irabazlea gaztelaniazko kategorian, El sueño de la especie. Siete ensayos al borde del abismo lanagaz. Euskerazko kategorian Galo Martínez de la Pera filosofo arabarra izan zan irabazlea, Hiritasun santuaren misterioa edo Paulok egindako faltsutze eta lapurtzeak kristautasuna sortzeko lanarengaitik. Azken edizinora 97 lan aurkeztu ziran, 90 gaztelaniaz eta 7 euskeraz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu