Itziar Alkorta da EHUko Udako Ikastaroen zuzendari barria

Bizkaie! 2019-02-14 09:11   Kulturea

Eusko Jaurlaritzan, EHUn eta Europako Batzordean lanean ibilitakoa da.

2015etik karguan egon dan Carmen Agouesek badauka ordezkoa, Itziar Alkorta Idiakez izango da EHUko Udako Ikastaroen zuzendaria aurrerantzean. Agouesek esan dauenez, atsegin handiz bizi izan dauen zikloa amaitutzat emon dau eta denpora osoz Administrazino Zuzenbideko irakasle eta ikertzaile lanari berrekingo deutso. Itziar Alkortaren arabera, Udako Ikastaroen ardurea hartuko dau  kalidadearen eta zabalkundearen alde lan egiteko.

Kargu aldaketea publiko egiteko agerraldian, Carmen Agouesegaz eta Itziar Alkortagaz batera, Nekane Balluerka EHUko errektorea egon da.

EHUko Zuzenbide Fakultadeko irakaslea da gaur egun Itziar Alkorta. Batez be, biomedikuntzearen alorreko giza eskubideen inguruan ikertzen dau. Horrezaz gan, Personea, Ondarea eta Familia Ikerketa talde kontsolidatuko kide da, baita Euskampus-Bordeaux Mugarteko Campusaren Ocean i3 proiektuaren koordinatzailea be. Bioetikan eskarmentu handia dauka Europako Batzordeko Ikerketa programa markoan.

Kargu publikoak be izan ditu Alkortak. Esate baterako, Eusko Jaurlaritzako Unibersidade eta Ikerketarako sailburuorde izan zan 2013tik 2015era. Kalidade eta Barrikuntzarako Errektoreorde izan zan (2009-2012), eta Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademiako idazkari nagusia (2010-2011) be bai, besteak beste.

Carmen Agoues, Nekane Balluerka eta Itziar Alkorta (argazkia: EHU)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu