Erasoen kontrako 'Agrestop/Erastop' aplikazinoa deskargetako deia

Bizkaie! 2019-02-12 13:33   Pil-pilean

Bilboko Udalak azaldu dauenez, dagoeneko 15.000 deskarga izan ditu.

Emakumeen kontrako erasoen barri emoteko eta kasu horreetan erantzun eraginkorragoa lortzeko sortu eben Agrestop/Erastop eskuko telefonoetarako aplikazinoa. Bilboko Udalak, baina, bestelako eraso batzuetarako be aproposa izan leitekela ikusi dau azkenaldion. Hortaz, aplikazinoa deskargetako deia zabaldu deutse gizon zein emakumeei. Android eta iOS gailuetan doban eskuratu leiteke.

Abuztuan ipini eben martxan Erastop, emakumeen kontrako erasoei aurre egiteko baliabide barritzaile legez. Behin aplikazinoa jatsita, datu personalak sartu behar dira telefonoa geolokalizatzeko. Hortaz, larrialdi baten, nahikoa da botoi bat sakatzea, eta Udaltzaingoaren koordinazio-zentrora zuzenean helduko da abisua. Agenteak telefonoa dagoen lekura joango dira berehala.

Hiru modutan erabili leiteke aplikazinoa. Lehenengoa, norberak erasoa jasaten dauenerako da. Bigarrena, beste persona baten kontrako erasoaren barri emoteko. Azkenik, badago hirugarren erabilera bat be, hau da, etxera doan persona bati geolokalizazinoaren bidez segitzekoa be. Ibilbidetik desbideratzen bada, jagoleak Udaltzaingoari pasau leikio abisua.

Martxan egon dan sei hileotan, 15.000 gailu ingurutan deskargau da aplikazinoa. Hasierako asteetan, okerreko dei ugari jaso zituen: 227 abisu, eta bakarra zan benetako erasoa. Baina dei bakar horri esker, eraso bat geratu eta ustezko erasotzailea atxilotu eben irailean, Arabella auzoan.

Eraso sexistez gan, beste eraso batzuetarako be eraginkorra izan leitekelakoan, barriro abiatu dau Erastop deskargetako kanpainea Bilboko Udalak. Oraingo honetan, gizon zein emakumeei zuzendutako deia da. Ganera, barritasunak lantzen dabiz, laster ezarteko asmoz. Berbarako, telefonoagaz konektautako eskumuturrekoak banatzea, botoia sakatzea errazagoa izan daiten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu