'ビルバオ街歩き完全ガイド Book, Bilbao Essential, japoniarrentzako gidea' plazan

Bizkaie! 2019-02-06 08:32   Kulturea

Martian, ビルバオ街歩き完全ガイド Book Tokyon aurkeztu eta Japonian 200 puntu ezbardinetan banatuko dabe.

Mariano Remiro eta Hanna Hirose argitaratzaileak Fitur azokan. | Ikusi handiago | Argazki originala

Japoniarrentzako Bilbao eta Bizkaia ezagutzeko egindako lehen gida turistikoa da eta BAO BILBAO aldizkariaren laguntzinoagaz izan da proiektua gauzatzeko aukerea. FITUR 2019an aurkeztu eben Bilboko Turismo Bulegoaren eskutik eta Bizkaiako Aldundiaren laguntzaz.

Datorren hilean, martian, ビルバオ街歩き完全ガイド Book Tokyon aurkeztuko dabe eta Japonen 200 puntu ezbardinetan banatua izango da.


Bilbao Essential, Bilbo eta Bizkaiko ekonomia sustatzeko tresna legez dator, kalidadeko turismoa erakarteko asmoagaz.

Tokyo, Osaka eta Niigatan banatuko da gehienbat eta Japoniarrek debalde eskuratzeko aukerea izango dabe.


Danetara, 212 orrialdeko gida honek esperiantzia desbardinak dakarz gure herrialdean, bai gastronomikoak, kulturalak edo turistikoak. Egutegiak, mapak eta hiztegiak ditu Japoniarrek gure herrialdea hobeto ulertzeko.

Bersino digitala be badauka: http://www.baobilbao.com/bilbaoessential/

ビルバオ街歩き完全ガイド Book-eko argitaratzaileak Mariano Remiro eta Hanna Hirose dira eta Japoniako turistak hona erakarri eta Bilbao Bizkaia-ren gastronomia, kulturea, ondarea zein historia eta gizartearen gorabeherak kanpoan ezagutarazoteko amesagaz ateratako liburuxkea plazan dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu