Galdakaoko industrializazinoaren bideoa egin dau Labayruk

Bizkaie! 2019-02-06 08:03   Kulturea

Hilaren 14an herritarrei aurkeztuko deutsie lana.

Adolfo Arejita, Errupin Jauregi eta Igone Etxebarria | Ikusi handiago | Argazki originala

Galdakaoko Udalak enkargua egin eutsan Labayru Fundazinoari, herriko industrializazinoaren eraginaren inguruko ikus-entzunezkoa sortzeko. Igone Etxebarriak gidatutako lantaldeak amaitu dau zeregina, eta Adolfo Arejita Labayruko zuzendariagaz eta Errupin Jauregi zinegotziagaz batera aurkeztu dau. Galdakao industrializazinoaren ikusian izenburua ipini deutsie bideoari. 

Hilaren 14an, eguena, jente guztiari zabalik egongo dan aurkezpena egingo dabe Galdakaoko Gandasegi eskoletako aretoan, 18:30etan. Herritar guztiei konbitea egin deutsie aurkezpen horretara joateko, herriaren industrializazinoaren historia eta eragina ezagutu ahal izango ditue eta.

Galdakao industrializazinoaren ikusian bideoaren abiapuntua XIX. mendearen amaieran dago, orduan zabaldu zituelako herriko lehenengo lantegi handiak, La Dinamita eta beste batzuk. Horrek goitik behera aldatu eban herriko bizimodua. XX. mendearen erdialdean beste goraldi bat izan eban industriak. Historia huts-hutsean kontau beharrean, herritarren lekukotasunak batu ditue Labayrukoek.

Ordu erdiko bideoaz gan, liburuxkea argitaratu dabe. Bideoa euskeraz dago eta gaztelaniazko azpidatziak ditu. Liburuxkea be euskeraz idatzita dago, eta gaztelaniazko eta ingelesezko laburpen bana dakar.

Hilaren 14ko aurkezpena heldu bitartean, minutu eta erdiko aurrerapen bideoa plazaratu dau Labayruk. Ikusi hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu