Bilboko Itsas Museoak komiki lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2019-02-05 08:03   Kulturea

Lanak bialtzeko epea hilaren 22an amaituko da.

Museoan egiten dan lana erakutsi eta Bilbok itsasadarragaz eta itsasoagaz daukan hartu-emon historikoa gizarteratzeko, komiki lehiaketea antolatu dau lehenengo aldiz Itsas Museoak. Ume zein heldu, sei urtetik gorako personek hartu ahal izango dabe parte, zezeilaren 22ra arte.

Museoko arduradunek azaldu dabenez, komikien gai nagusia itsasoa izango da. Istorioaren ardatzetako bat Itsas Museoa izan beharko da, zentzu zabalean: Ontziolak, portua, Karola garabia, Bilboko Konsuladua, zirgariak, zamaketariak, sardinerak, euskal piratak... horreek gai guztiak museoko aretoetan lantzen dira.

Komikiak euskeraz zein gaztelaniaz idatzi ahal izango dira, edo bestela berba bakoak be izan leitekez. Teknika librea da, zuri-baltzean zein koloretan izan leitekez eta hiru eta zortzi orrialde bitarteko komikiak izan beharko dira.

Banaka zein taldeka aurkeztu leitekez lanak, eta parte-hartzaileak hiru mailatan banatuko ditue: 6-12 urte, 12-18 urte, eta hortik gorakoak. Irabazleek zein finalistek sari bikainak eskuratuko dituela ziurtatu dabe museokoek: Erosketa-bonoak, ikastaroak, ibilaldiak eta abar. Ganera, irabazleen komikiak erakusketa baten erakutsiko ditue, Itsas Museoan bertan.

Oinarriak, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu