'Bidean' diskoa dakar Maider Zabalegik

Bizkaie! 2019-02-01 10:40   Musikea

Aurkezpen kontzertua martiaren 8an, Bilbon izango da.

Orain arte Maider izenagaz disko bat dauka, baina 2019tik aurrera Maider Zabalegi izango da bere izen artistikoa eta bigarren diskoa 2019ko martian argitaratuko dau Baga Biga diskoetxeak, Bidean izenburukoa. Maider Zabalegik talde sendoa dakar, izan be, ondoan izango ditu Gorka Urra, Urbil Artola, Maria Soriazu, Karlos Aranzegi eta Santi Romano.

Alaitz eta Maider bikoteari agur esan ostean, diskoak ilusinoa zabaldu eta txertatu nahi deutsoz entzuleari.

Maider Zabalegi martian hasiko da lan barria zuzenean eskaintzen eta aurkezpen kontzertua martiaren 8an, Bilboko Bilborock aretoan izango da (sarrerak salgai ticketean).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu