Epea zabalik III. (H)Ilbeltza Bekan

Bizkaie! 2019-02-01 08:06   Kulturea

Euskerazko sormen lanak sarituko ditue edizino honetan.

Elizondoko Arizkunenea kultur etxean egindako aurkezpena | Ikusi handiago | Argazki originala

(H)Ilbeltza alkarteak, Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletxeak hirugarren urtez antolatu dabe (H)Ilbeltza Bekea, eta deialdia maiatzaren 10era arte dago zabalik. Literatura baltza sortzea eta beste hizkuntza batzuetatik euskerara itzultzea, horreek dira bekearen helburuak. Txandaka beteten ditue horreek asmoak, eta aurtengo deialdian sormenaren atala landuko dabe.

Hartara, bekea eskuratu nahi dabenek euskerazko genero baltzeko liburu baten proiektua aurkeztu behar dabe. Elebarria zein istorio-bildumea izan leiteke. Irabazleari 3.000 euro emongo deutsiez, eta behin nobela osoa aurkeztutakoan, beste 3.000. Oinarriak hemen.

Lehenengo urtean, Miel A. Elustondok irabazi eban (H)Ilbeltza Bekea, kasu haretan be sormenaren atalean. Oraintsu argitaratutako Kezko bola batek itoak birikak liburua izan da emoitzea. Bigarren edizinoan, ostera, itzulpengintza izan zan ardatza, eta Josu Barambonesek irabazi eban. Urte amaieran argitaratuko dau Patricia Highsmithen The Blunderer nobelearen euskerazko itzulpena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu