Dientes de Luna gernikarrak disko barriagaz datoz
2019-01-31 08:15 MusikeaDientes de Luna taldea Gernikan sortu zan 2008an. Orain, barriz, hirugarren diskoagaz datoz, Atmosfera izenburukoagaz, hain zuzen be, eta martiaren hasieran argitaratuko dau Baga-Bigak.
Dientes de Luna taldearen abestien oinarriak ondokoak dira: 1990 eta 2000 hamarkadetako kaleko rocka, indie-poparen melodiak eta AEBetako rock alternatiboa.
Taldeak martian emongo deutso hasierea bireari eta aurkezpen kontzertua martiaren 9an izango da Bilboko Azkena aretoan (sarrerak salgai ticketea-n).
Aurrerapen legez hemen dozue disko barriaren lehen singlea: Orratz Galduak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!