Sopela Surf Film Festival, astegoienean

Bizkaie! 2019-01-30 09:37   Kulturea

Ekimenak surfaren inguruko film laburrak dakarz eta Sopelak eta surfak nazinoarte mailan daben erreferentziatzat hartzea dau helburu.

Aurreko edizinoetako erantzun bikainari esker, aurten barriro be Sopelako Udalak TAUI Media produkzino etxeagaz alkarlanean, eta bestelako laguntzaileakaz batera, laugarren urtez jarraian Sopela Surf Film Festival antolatu dau. Ekimenak surfaren inguruko film laburrak dakarz eta beste batzuen artean, Sopela nazinoarte mailan surfak dauen erreferentziatzat hartzea dau helburu.

Aurreko urtean legez, hitzordua hirukotxa izango da eta urtarrilaren 31n eta zezeilaren 1 eta 2an egingo da Kurtzio Kultur Etxean 17:00ak eta 21:30ak bitartean; sartzea doban izango da. Sopela Surf Film Sessions ekintza ugariz osotuta egongo da, nabarmentzekoak dira, besteak beste: tailerrak, berbaldiak, barriketak, kontzertuak eta film labur zein dokumentalen proiekzinoak.

Urtarrilak 31, eguena:

Tailerrak eta berbaldiak (plaza mugatuak), aurretiazko izen-emotea: www.sopelasurffilmfestival.eus

• 17:00-20:00: Ainara Legardon: Musika eta ikusentzutezkoak: aholkuak eta era egokian egiteko gidea

• 20:00-21:00: Ayucar (Zineuskadi) eta Ainhoa Gonzalez (Europa creativa): Ikusentzunezko sektoreari laguntzinoa.

Film laburrak eta dokumentalak (18:30-21:00). Aurkezleak: Olaia Elorriaga eta Alberto Urrutia.

Hondar 2050, Cesare Mangliani & Carlos A. (45 min.).

Surf Siberia, Priboi (79 min.).

Arenity, Raico Cano (4 min.).

Sound of Surfing, Adrian Rood (15 min.).


Zezeilak 1, barikua:

Film laburrak eta dokumentalak (18:30-21:30). Aurkezleak: Olaia Elorriaga eta Alberto Urrutia.

Bertan izango dira: Natxo González, Kepa Acero, Jon Aspuru.

The Endless Winter II, Matt Crocker & James Dean (93 min.).

It´s not only, Kepa Acero (18 min.).

En ningún Sitio, Kepa Acero (12 min.).

Never Lose Hope, Jon Aspuru, Kepa Acero, Natxo Gonzalez, Aritz Aranburu (10 min.).

Dream To Share, Jon Aspuru, Natxo Gonzalez, Aritz Aramburu, Aletxu Gironi (4 min.).

Amaitu eta gero, Sopela Surf Film Festival 2019 jaialdia La Atalaia del Gardoki-n:

• Kontzertua 22:00-24:00: Los Daytonas + The long boards

• Gauerditik aurrera, Candela, Erritmo musikalen hautatzailea.


Zezeilak 2, zapatua:

Barriketea: Ahalduntzearen esnatzea emakumezko surflarien esentzia XXI mendean. Hizlaria: Ana Urrutia.

Alkarrizketak: Aitor Francesena (Gallo), Leire Garmendia eta Tay Steele.

Film laburrak eta dokumentalak. Aurkezleak: Olaia Elorriaga/Ana Urrutia eta Alberto Urrutia.

Lumiére, Tay Steele (17 min.).

Maldivas, Mireia Martinez (5 min.).

Paige, Bjarne Salen, Paige Alms (21 min.).

Surf stocked Mamas, Paul Ferraris (19 min.).

I am home, Aljaz Babnik (3 min.).

Anvil, Paula Odriozola (3 min.).

Glassy, Leire Garmendia (20 min.).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu