Mikel Ayestaran kazetariak irabazi dau Ignacio Ellacuria saria
2019-01-30 08:47 KultureaZezeilaren 4an emongo deutso oroigarria Iñigo Urkullu Lehendakariak.
Garapenerako lankidetzearen arloko sari garrantzitsua da Ignacio Ellacuriaren izena daroana. Aurtengo edizinoan, Mikel Ayestaran beasaindarraren lana aintzat hartzea erabagi dau epaimahaiak, makaltasun egoeran dagozan umeen errealidadea ikusi eta kontetan daben begiak izateagaitik. Save The Children erakundeak aurkeztu eban Ayestaranen hautagaitzea.
Sari honen helburua da erakunde, kolektibo edo norbanakoek herrien arteko bardintasun eta justiziaren alde eta pobrezia garaitzeko egindako lana autortzea. Garapenerako Lankidetzearen Euskal Agentziak lorpen eta ekarpen esanguratsuen barri zabaldu nahi dau, euskal gizartea sentsibilizetako. El Salvadorreko gerran hildako Ignacio Ellakuria irakasle eta jesuitearen izena daroa sariak.
Zezeilaren 4an, astelehenean, Lehendakaritzeak Gasteizen daukan egoitzan ekitaldia antolatu dabe. Hantxe izango da Mikel Ayestaran, eta Iñigo Urkullu Lehendakariak emongo deutso Ignacio Ellacuria saria.
Mikel Ayestaran komunikabide askotan dabil atzerriko barri emoten. Telebistan, irratian zein prentsan egiten dau korresponsal lana. Batez be, Hurreko Ekialdeko jazoerak azaltzen ditu, eta gerra zein gatazka ugaritan ibili da barriemole. Gaur egun, Jerusalemen bizi da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!