Joseba Sarrionandiaren antologia, euskeraz eta katalanez

Bizkaie! 2019-01-29 10:09   Kulturea

Euskal literaturako erreferente bat katalanez ezagutzeko aukerea emongo dau argitalpen barriak.

Batez be publiko katalanari zuzendutako liburua da Joseba Sarrionandiaren antologia barri hau. Dana dala, euskal irakurleak be disfrutau leike, testuak hizkuntza bietan dagoz eta. Sarrionandiak berak aukeratu ditu liburu honetarako poemak, eta Ainara Munt Ojangurenek itzuli ditu katalanera. Berbaurrea be idazle iurretarrarena da.

Pamiela euskal argitaletxearen eta Pol·len katalanaren arteko alkarlanaren emoitzea da antologia hau. És morta la poesia? izenburua ipini deutsie, hau da, Hilda dago poesia?. Kataluniako irakurleek Sarrionandiaren poesia ezagutu ahal izango dabe argitalpen honi esker. Lehenago be, Moroak gara behelaino artean? eta Ni ez naiz hemengoa katalanera itzulita egon dira.

Asteon aurkeztuko dabe antologia Euskal Herrian. Batetik, Sarrionandiaren jaioterrian, Iurretan, egingo dabe ekitaldia, barikuan, zezeilak 1. Herri liburutegian izango da hitzordua, 19:00etan. Ainara Munt Ojanguren itzultzailea, Pamielako Jose Angel Irigarai, Victor Sunyol idazlea eta Jexuxmai Lopetegi musikaria izango dira Iurretako aurkezpenean.

Hurrengo egunean, hilak 2, Donostiako Kaxilda gunean aurkeztuko dabe antologia, 18:30ean. Jordi Panyella editoreak hartuko dau parte, bezperan Iurretan egondakoakaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu