Txinako amildegi demografikoa (I)

Zigor Aldama 2019-01-29 09:56   Bidaide

2040. urtetik aurrera, urtean 10 miloe herritar galduko ditu Txinak.

Txinan herritar gehiegi eta jentetza bildurgarriak dagoz. Baina alde demografikoak ez dauka zerikusirik 1.400 miloe txinatarren datuagaz. Arazoa ez da neurriz gainekoa izatea, urritasuna edo bakotasuna baino. Asiako Erraldoian ez da txinatar nahikorik jaioten. Ez da bromea. 2018. urtean, jaiotzak 15,2 miloera joan ziran, miloe bi gitxiago aurreko urteagaz konparauta, 1949. urtean, Txinako Herri Errepublikea sortu zanetik datu txikiena. Mao Zedong-ek 1961ean, politika ekonomiko zein nekazaritza arloko neurri negargarriak indarrean sartu zituanean jaiotza oso gitxi egon zan baina gaur egun jaiotzak ordezkapen tasea baino beherago dagoz (2,1 seme-alaba emakume bakotxeko) eta datu larria da hori.

Nik neuk ez dot seme-alabarik gura, orain ez eta, segurutik, bihar etzi be ez dino Tong Yifei, Shanghain bizi dan 26 urteko gazteak; oraintsu amaitu dau nazinoarteko merkataritzako masterra eta argi adierazo dau nire lagunek be ez dabe ama izan gura, 30 urte bete arte ez behintzat. Gazteak garen bitartean disfrutau egin gura dogu esklabutzarik eta familiaren menpekotasunik ez dogu gura; ganera, badakigu ze karua dan seme-alabei eutsi eta behar dan moduko hezkuntzea emotea; ganera, guretzako garapen profesionalari uko egitea be bada azaldu dau.

Hu Yen-ek, barriz, ume bi ekarri ditu mundura; izan be, aurten zazpi urte beteko dituan txikienak isuna ekarri eban besapean ze Hu-k umea ekarri ebanean, seme-alaba bakarraren politikea indarrean egoan eta gobernuak gogor jokatzen dau holako kasuetan. Hu-k adierazo dau ez dala damutzen bigarrena ekarteaz baina orain ez leukela bardin jokatuko onartu dau. Ganera, bigarren jaiotza atzeratzea nahikoa izango zan isunik ez pagetako.

Gaur egungo Txina ez da gure aitita-amamena lakoa. Sasoi haretan, etxekoandre ziran eta seme-alaba ugari ekarten zituen eskulana behar zalako eta asko hil egiten ziralako. Gobernuaren politikea zan eta ez zan arduratzen jatekorik ez baegoan ala hezkuntza sistema egokirik ez baegoan adierazo dau enpresari gazteak. Orain, barriz, gurasook aparteko ahaleginetan ibilten gara gure seme-alabei onena eskaintzeko; eskolako lehenengoak izatea gura dogu hain lehiakorra dan munduan aurrera egin deien. Eta horretarako indar ekonomikoa eta emozionala behar da adierazo dau HU-K.

Hu eta Tong-en jarrerea ohikoa da Txinako uriguneetan; emakumeak lan munduan sartzea, pobrezia ia desagertzea eta gizartean erdi maileak izan dauen hazkundeak bertan behera itxi dau gurasoek umeak ekarteko gogoa eta pasinoa. Horrezaz gan, azken zortzi urteotan, bizi-itxaropenak 74,83tik 76,5era egin dau eta horrek be ez dau asko laguntzen.

Kontuak kontu, Gizarte Segurantzaren Txinako Alkarteak adierazo dau 2035. urtean, 60 urtetik gorako herritarren kopurua egungo 240 miloetik 400 miloera joango dala. Era berean, lan egiteko edadean dagozanak be gero eta gitxiago dira eta lanean dagozanen pentzutan bizi diran edadekoen kopurua eroan gatxa edo defendidu ezina izatea. Egun 0,15ekoa da tasea, antzeko per capita errentako herrialdeetakoa (Latinoamerika edo India) baino sano handiagoa eta martxa honetan jarraitu ezkero, 0,4koa izan daiteke 2050. urtean. Horrek esan gura dau pensionista bakotxeko persona bi egongo dirala beharrean. Espainian be antzeko arazoak dagoz Txinan baina garapen fase txikiagoa bizi dabe

James Liang lehenengo akademikoa izan zan jentaurrean seme bakarraren politikearen kontra azaldu zana. 2012. urtean, China needs more babies liburua idatzi eban eta igaz jaiotza tasa txikiek Txinaren garapen ekonomikoan izango daben eragina aztertu eban The demographics of innovation ikerketa lanean. Urteetan Txinak zentsurautako ondorioak ez ziran bape onak izan. Liang-en eretxiz, 2016. era arte indarrean egon ziran seme bakarraren aldeko zentzunbako politikeak eragin kaltegarria, ahulgunea ekarriko dau.

Liang-ek adierazo dauenez, Txinan jaiotza taseak behera egitea (0,8 urietan eta 1,8 landa-giroetan) jokerea baino ez da. Txinan eta Stanforden trebatutako demografo eta Ctrip, Asiako Erraldoian online bidaia agentzia handieneko sortzaileak adierazo dau 2040. urtetik aurrera urtean 10 miloe herritar galduko dituala Txinak; historian ez da holak egoerarik bizi izan nabarmendu eta Japoniak bizi dauen egoeraren antzeko horrek hankaz gora jarriko dauela Txina, lo egoan dragoia izartu eta mirari ekonomikoa suspertu eta akabau eban antzera.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu