Blogetan! lehiaketearen hirugarren edizinoa martxan

Bizkaie! 2019-01-28 10:41   Kulturea

Euskerazko blogen sariketeak sei kategoria izango ditu.

Azkue Fundazinoak azaldu dauenez, Blogetan! Blog Izarren Bila lehiaketearen hirugarren edizinoa antolatu dabe, 2013an lehenengoa egin zaneko asmoari eutsita: Euskerazko blogak bultzatu eta ezagutzera emotea. Argiak laguntzen deutso Azkueri antolakuntzan. Lehiaketan parte hartu nahi dabenek izena emon leikie gaurtik aurrera.

Aurreko edizinoakaz alderatuta, beste kategoria bi gehitu ditue oraingoan, irakurleen zein blogarien aniztasunari hobeto erantzun nahian. Hortaz, danetara sei arlotan lehiatuko dira blogak: Kulturea, aisia, gizartea, zientzia, politikea eta teknologia. Horrezaz gan, baliabide barriei garrantzia emon nahi izan deutsie, bideoei, podcast-ei, argazkiei eta diseinuari, besteak beste.

Euskerazko blogen bat daukienek zein horreek irakurteko zaletasuna dabenek hartu leikie parte Blogetan! lehiaketan. Blogen arduradunek ez eze, irakurleek be gustuko blogak proponidu leikiez. Ganera, irabazleak aukeratzeko orduan, irakurleen eretxia kontuan hartuko da, epaileen erabagiaz gan.

Blogak aurkezteko epea zezeilaren 24an amaituko da. Orduan izango dabe irakurleek botoa emoteko aukerea. Kategoria bakotxean hiru finalista egongo dira. Lehiaketearen spot-a, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu