Maite Larburuk bakarkako diskoa dakar

Bizkaie! 2019-01-25 09:23   Musikea

Usurbilgo Haritz Harreguyren Higain estudioan grabetan dago.

Maite Larburu (Hernani, 1979) musikari bidaiaria da. Biolin jole klasiko nomada, ogibidez. Euskal Herrian Neighbor taldearen kantugile eta gidari egin zan ezagun. Baina orain proiektu propio eta barria dakar. Billie Holiday kantariak ezagun egin eban arrazakeriaren kontrako Strange Fruit ereserkia abiapuntu hartuta, bakarkako lan barria sortu dau: Hezurren azpian, 11 kantuz osotutakoa, besteak beste, Harkaitz Canoren kantu bi Berdin bihurtuginen eta Ibaiaz dakarzana.

Maleta, aireportu eta trenbidez josiriko mikrokosmos batera egingo dogu salto. Larbururen estiloa eklektikoa da. Hots-jostun bat izan nahi dau. Ahotsa, biolina, gitarra klasikoa zein elektrikoa, ukelelea, sruti boxa... ditu musikearen osogai. Horrezaz gan, Carlos Taroncherren klarinete baxuak eta perkusino piloa (gaileta kaxak, piña-potoak, goilarak...). Horreek Aida Torres eta Beñat Iturriozek astinduko ditue.

Kazetarien hitzetan, Maite Larbururen musikea konplexua eta hurrekoa da, pasionala eta abegikorra, originaltasun eta koherentziaz josia. Amsterdamen sortu eban Neighbor taldeagaz, Larburuk, lan bi kaleratu ditu: Ura patrikan eta Hau. Herbehereetatik Euskal Herriraino gerturatu dauen bidaia dau oraingoan inspirazino iturri: Maite Larbururen lehenengo bakarkako lana da. Hezurren azpian martian kaleratuko dabe Gaztelupeko Hotsak zigiluaren eskutik.

 

Lehen kontzertuak:

2019/03/22 Bergarako Seminarixuan.

2019/03/28 Bilboko Loraldian.

2018/04/11 Hernaniko Biterin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu